Bay of Plenty eskualdea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bay of Plenty eskualdea

Estatua Zeelanda BerriaZeelanda Berria
Hiriburua Whakatane
Autoritate territorialak 7
Position of Bay of Plenty.png
Azalera
12.277 km²
Biztanleria
Dentsitatea
260.300 (2005)
- bizt/km²
Web www.envbop.govt.nz

Bay of Plenty eskualdea (ofizialki Environment Bay of Plenty) Zeelanda Berriko eskualde bat da, Ipar Uhartean kokatua, izen bereko badiaren inguruan. 7 barruti ditu:

Hiririk handiena Tauranga (106.500) da eta ondoren Rotorua (55.100). Hala ere hiriburua Whakatanen kokatuta dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badia, Coromandel penintsulako oinarritik Runaway lurmuturreraino hedatzen da, mendebaldetik ekialderako norabidean. Badian hainbat uharte kokatzen dira, besteak beste, Uharte Nagusia edo Tuhua, Motiti Island, Whale Island eta uharterik famatuena, Whakaari edo White Island. Azken uharte hau, jatorri bolkanikoko uhartea da eta sumendi aktibo bat dago bertan.

Badiaren izena "Bay of Plenty" ("Ugaritasunaren badia" euskaraz), 1769. urtearen inguruan jarri zuen James Cook exploratzaile ingelesak. Antza denez bisitatu zituen Maorien herrixketan hainbat elikagai aurkitu zituen, eta horregatik "Ugaritasunaren badia" izena jarri zion badia hari.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak baso ugari ditu, eta basu hauek ustiatzen dituzten hainbat industria daude. Horrez gain, nekazaritza estentsiboak badu bere garrantzia, nahiz eta iharduera ekonomiko nagusia ez izan. Artaldeak ugariak dira, Zelanda Berriko beste eskualde askotan bezala. Horrez gain, landatutako fruituen artean Persea amerikarra, Kiwiak eta sagarrak nabarmentzen dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bay of Plenty eskualdea Aldatu lotura Wikidatan



Geografia
Zeelanda Berria
Artikulu hau Zeelanda Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.