Bayer 04 Leverkusen
| Ezizena(k) | Werkself (aspirinak), Vizekusen (beti bigarren) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1904 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Futbol zelaia | BayArena (Edukiera: 30.210) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Bundesliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2011-12 | Bundesliga, 5. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Bayer 04 Leverkusen (izen osoa Turn- und Spielverein Bayer 04 Leverkusen e. V.) Alemaniako futbol talde ezagunenetako bat da, UEFA Kopa bat irabazia duena. Leverkusen hiriko taldea da, bertako etxeko partiduak BayArena estadioan jokatzen dituelarik.
Historia [aldatu]
1903an Wilhelm Hauschildek lantegiko 170 langileren sinadurakzituen eskutitz bat idatzi zion Bayer konpainiari kirol talde bat babes zezan eta 1904ean Turn- und Spielverein Bayer 04 Leverkusen e. V. sortu zen, eta 1907an futbol atala sortu zuen. Ez da talde garrantzitsua izan azken hamarkadetara arte. 1980an Bundesligara igotzea lortu zuen eta ordutik ez da inoiz jeitsi. 1986-87 denboraldian UEFA Kopan parte hartzea lortu zuen eta hurrengo denboraldian txapeldun izan ziren. Alemaniako txapelketetan ez du zorte handirik izan, daukan titulu bakarra 1993ko Kopa da eta Ligan bost aldiz izan da bigarrena, hortik bere ezizenak Vizekusen (bigarren-kusen) edo Neverkusen (inoiz-kusen).
2002an UEFAko Txapeldunen Ligako finalera iritsi ziren baina 2-1 galdu zuten Real Madrilekin Glasgowen.
Palmaresa [aldatu]
Alemanian:
- Bundesliga (0): bost aldiz bigarren 1997, 1999, 2000, 2002 eta 2011
- Kopa (1): 1993
- 2. Bundesliga (1): 1979
- Udazkeneko txapelketa (1): 2009
Nazio artean:
- UEFAko Txapeldunen Liga (0): finalista 2002an.
- UEFA Kopa (1): 1988