Bazar Handia (Istanbul)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estalitako 58 kaleetako bat.
Beyazit Atea
Haitzurdinezko iturria.
Dendetako bat.
Zincirli Hanı, bitxigileen patioetako bat..

Bazar Handia (turkieraz Kapalıçarşı, "Bazar estalia"), munduko bazar edo azoka handienetakoa eta zaharrenetakoa bat da, Istanbulen dagoena. Estalitako 58 kale baino gehiago ditu, 1.200 dendatik gora eta egunean zehar 250.000 eta 400.000 arteko erosle erakartzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1461ean irekia, merkatu estali hau ezaguna da bertan dauden bitxi, zeramika, espezia eta tapiz dendengatik. Hauek salgaika antolatuta daude, batez ere larru eta urregintza dendak. Bazarrak bi bedesten ditu (harrizko kupuladun egiturak, salgaiak bildu eta babesteko), horietan lehena 1455 eta 1461 artean eraikia Mehmed II.a sultanaren aginduz. Bazarra XVI. mendean hedatu zen gehien bat, Suleiman I.aren agintaldian, eta 1894an sakonki zaharberritu zen, lurrikara baten kaltean konpontzeko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazar Handiak lau ate nagusi ditu, bi kale nagusien muturretan kokatuak. Bi kale hauek merkatuaren hego-mendebaldeko ertzean gurutzatzen dira.

Guztira 30.700 m² ditu. 1880an eginiko aztertze batean, Bazar Handiak 4.399 denda, 2.399 lantegi, 497 ehundegi, 12 biltegi, 18 iturri, 12 meskita txiki, meskita handi bat, lehen hezkuntzako eskola bat eta hilobi bat zituen.

Kalea Karabansaraia Atea
Acıçeşme Ağa Beyazıt
Ağa Alipaşa Çarşıkapı
Altuncular Astarcı Çuhacıhan
Aminçiler Balyacı Kuyumcular
Araracıoğlu Bodrum Mahmutpaşa
Aynacılar Cebeci Nuruosmaniye
Basmacılar Çukur Örücüler
Çuhacıhanı Evliya Sepetçihan
Bitpazarı Hatipemin Takkeciler
Fesçiler İçcebeci Tavukpazarı
Ganiçelebi İmamali Zenneciler
Hacıhasan Kalcılar
Hacıhüsnü Kapılar
Hacımemiş Kaşıkçı
Halıcılar Kebapçı
Hazırelbiseciler Kızlarağası
İplikçiler Mercan
Kahvehane Perdahçı
Kalpakçılar Rabia
Karakol Safran
Karamanlıoğlu Sarnıçlı
Kavaflar Sarraf
Kazazlar Sepetçi
Keseciler Sorguçlu
Kilitçiler Varakçı
Kolancılar Yağcı
Koltukçu Yolgeçen
Kürkçüler Zincirli
Lütfullahefendi
Mercançıkmazı
Muhafazacılar
Mühürdaremin
Ortakazazcılar
Örücülerhamamı
Parçacılar
Perdahçılar
Püskülcüler
Reisoğlu
Ressam
Sahaflarbedesteni
Sandal
Sandalbedesteni
Serpuççular
Sıra odalar
Sipahi
Tacirler
Takkeciler
Tavukpazarı
Terlikçiler
Terzibaşı
Terziler
Tuğcular
Varakçıhan
Yağlıkçılar
Yarımtaşhan
Yeşildirek
Yorgancılar
Yüncühasan
Zenneciler

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bazar Handia (Istanbul)

Koordenatuak: 41°0′38.09″N 28°58′4.56″E / 41.0105806°N 28.9679333°E / 41.0105806; 28.9679333