Bazka sare

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ur gezako uretako eta lehorreko bazka sare bat.


Bazka sarea, elikadura sarea, elikasarea, elikatze sarea edo sare trofikoa (edo elikaduraren zikloa) ekologia komunitate bateko elikatze loturen (zerk jaten duen zer) irudikapena da, eta ondorioz kontsumitzaile-baliabide sistematzat ere aipatzen da. Ekologoek bizi forma guztiak, handizka, maila trofiko deritzen bi multzo hauetako batean sar ditzakete: edo autotrofoetan, edo heterotrofoetan. Beren gorputzak mantentzeko, hazteko, garatzeko eta ugaltzeko, autotrofoek materia organikoa ekoizten dute gai inorganikoetatik (mineralak eta gasak —hala nola karbono dioxidoa— barne). Erreakzio kimiko horiek energia eskatzen dute, eta energia hori nagusiki eguzkitik eta gehienbat fotosintesi bidez eskuratzen da, nahiz eta oso kantitate txiki bat fumarola hidrotermaletatik eta ur termaletatik datorren. Bada gradiente bat maila trofikoen artean, atmosfera karbono iturri bakartzat duten erabateko autotrofoetatik hasita, atmosferaz besteko iturrietatik materia organikoaren zati bat eskuratzen duten organismo autotrofikoak diren mixotrofoetatik igarota (halakoak dira landare haragijaleak, adibidez), eta beste izaki bizidun batzuk jan behar dituzten erabateko heterotrofoetaraino. Elikasare baten barruko loturek elikatze bideak erakusten dituzte, adibidez heterotrofoek non lortzen duten materia organikoa autotrofoetatik eta beste heterotrofoetatik elikatuz. Elikasarea ekosistema bat truke sistema bateratu batekin erlazionatzen duen hainbat elikatze metodoren irudikapen sinplifikatua da. Elikatze harremanen hainbat mota daude, eta gutxi gorabehera honela bana ditzakegu: belarjaletasuna, haragijaletasuna, sarraskijaletasuna eta bizkarroitasuna. Heterotrofoek jandako materia organikoaren zati batek, hala nola azukreek, energia ematen du. Tamaina guztietako autotrofoak eta heterotrofoak daude, mikroskopikoetatik hasi eta hainbat tonatakoetaraino: zianobakterioetatik sekuoia luze erraldoietaraino, eta birus nahiz bdellovibrioetatik balea urdinetaraino.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bazka sare Aldatu lotura Wikidatan