Baztan haraneko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baztan (argipena)».
Baztan haraneko gudua
Mendebaldeko frontea – Konbentzio gerra
Santesteban.JPG
Doneztebe gaur egun
Data 1794ko uztailaren 23-abuztuaren 1
Lekua Baztan,  EH
Emaitza Frantziarren garaipena
Gudulariak
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Espainia
Pavillon royal de France.svg Erregezale frantziarrak
Frantzia Lehen Errepublika
Buruzagiak
Ventura Caro
Saint-Simon markesa
Bon-Adrien Moncey
Jacques Muller
Indarrak
Ezezagunak 3 dibisioi[1]
Galerak
2.000 baino gehiago, 300 kanoi[1] 600 baino gehiago[1]

Baztan haraneko gudua, Konbentzio gerran, 1794ko uztailaren 23 eta abuztuaren 1 artean Bon-Adrien Jeannot de Monceyk zuzenduriko Mendebaldeko Pirinioetako Armada frantziarrak eta Ventura Carok zuzenduriko espainiar armadak egindako gudua izan zen. Gudua, gerra bera baita ere, Frantziako Iraultzako Gerren zati bat besterik ez zen eta frantziarren garaipenaren ondorioz, frantziarrek Gipuzkoa konkistatu zuten.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sans Culotte kanpamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta 1793an mendebaldeko Pirinioetan apenas ez zen gatazkarik izan, hurrengo urtean Euskal Herria guduzelai bilakatu zuten arerioek. Jacques Léonard Muller jenerala Mendebaldeko Pirinioetako Armadaren buruzagi bilakatu zenean, otsailaren 5ean, José de Urrutia y de las Casasek Hendaian Sans Culotteek zuten kanpamendua eraso zuen. Louis Dubouquet zuzenduriko frantziar dibisioak 13.000 espainiar oinezkoen erasoari eutsi zion, bere 700 zaldun eta artilleriaren laguntzari esker. Espainiarrek 335 erori izan zituzten[2].

Nafarroako erasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 3an Lavictoire zuzenduriko frantziarrek Izpegi mendatean espainiarrek zuten gotorlekua eraso zuten.[3] eta ekainaren 23an Beran borrokak izan ziren. Bertan zeuden 1.000 lagunek, tartean Zamora oinezko errejimentua, Alduden fusilarien hiru konpainia, eta frantziar erregezaleek osatutako Légion Royal, 94 erori eta 307 preso izan zituzten. Amaiur ere egun berean erori zen.

Ekainaren 23an, Ventura Carok zuzendutako 8.000 oinezko eta 500 zaldun eta artilleriak ezin zuen Beratik gertu dagoen Kalbario mendia konkistatu. Espainiarrek 500 erori eta 34 preso eta frantziarrek 30 erori eta 200 preso izan zituzten[4].

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argintzo mendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainen lortutako garaipenen ondorioz, frantziarrak Baztan haranean sartu ziren. Mullerrek haranean espainiarrek zituzten posizioak erasotzeko agindua eman zion Monceyri. Uztailaren 10ean, Antoine Digonet zuzenduriko 4.000 frantziarrek Zamora oinezko batailoia eta Légion Royal eraso zuten Elizondotik 10 kilometrotara hegoalderantz dagoen Argintzo mendian. Defendatzaileek 314 erori izan zituzten, tartean Saint-Simon markesa. Gudua izan eta gero, errepublikazaleek 49 erregezale sarraskitu zituzten[5].

Baztan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monceyk bere bi dibisoi zituen, hau da[1]:

Uztailaren 23an, Monceyk espainiarrak eraso zituen Baztanen, Elizondon eta Donezteben. Uztailaren 27 eta 30rako, espainiar defentsak gaindituak zirenez, defendatzaileek Bidasoa jarraitu zuten itsasorantz. Erori eta presoen datua ezezaguna bada ere, frantziarrek 200 espainiar eta 4 kanoi hartu zituzten. Abuztuaren 1ean, Monceyren 12.000 soldadu Irun eta Hondarribia artean dagoen San Martzial gainak erasotzeko gai ziren. Maniobrak setiatua, Vicente de los Reyesek 2.000 soldadu eta 300 kanoi errenditu zituen. Frantziarrek 600 erori izan zituzten[1][6].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monceyren erasoari esker Bidasoan zegoen frontea erori zen. Abuztuaren 2an frantziarrek Pasaia eta hurrengo egunean Donostia konkistatu zituzten eta haiekin batera 1.700 preso eta 90 kanoi. Erasotzaileek apenaz ez zuten eroririk izan. Tolosa ere laster okupatu zuten[1][6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Smith, 88. orr.
  2. Smith, 72. orr.
  3. Smith, 83. orr.
  4. Smith, 85. orr.
  5. Smith, 87. orr.
  6. a b Beckett-Chandler, 300. orr.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  

Beckett, Ian (1987), Napoleon's Marshals, New York: Macmillan, ISBN 0029059305 .

  •  

Smith, Digby (1998), The Napoleonic Wars Data Book, Londres: Greenhill, ISBN 1853672769 .