Baztango txerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau txerri arrazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Baztan (argipena).
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Baztango txerria. (†1960. hamarkadan)
Status iucn3.1 EX eu.svg

Iraute egoera: Galdua
Baztango txerriaren arrazako urdea Sarako baserri batean 1939. urtean.
Baztango txerriaren arrazako urdea Sarako baserri batean 1939. urtean.

Jatorrizko herrialdea(k):
 Euskal Herria

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Suidae
Generoa: Sus
Espeziea: Sus scrofa
Arraza
Baztango txerria

Sinonimoak

Baztango txerria egun desagerturik dagoen Euskal Herriko bertako txerri arraza bat izan zen. Joan den mendeko bigarren aldean desagertu zen kanpoko beste zenbait txerri arrazen bultzadaren ondorioz, nahiz eta duela 40-50 urte inguru oso ugari zen.

Baztango txerria Gasteizko muturmotz txerriaren zein Euskal txerriaren arraza hurbila zen. Baztango txerria Nafarroa Garaiko iparraldean hedatzen omen zen, baita Iparraldeko alboko zenbait herrietan ere.

Oso belarri handiak zituzten arraza honetako urdeek eta azalera arrosa kolorekoa zuten. Bizkarraldea konkortua zuten. Zelta leinutik eratorritakoa zen, lehen aipatutako beste bi euskal txerri arrazak bezala. Azala zuria zuen, oso zurdatsua. Abere landatarrak ziren eta erabat aske bizi ziren Baztango haranean. Profil ahurra zuten, eumetrikoak eta longilineoak zirelarik[1].

Begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.nekanet.net/razas/chato_e.htm

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Baztango txerria