Bazuka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
M1 Bazuka

Bazuka infanteriako eskuko arma da. 150 cm da luze eta ia 7,5 cm-ko diametroa du; bi aldeetatik irekita dagoen metalezko tutua da. Bi lagunen artean erabiltzen da, batek arma sorbaldan eusten du norabidea markatzen duen bitartean, eta besteak atzetik kargatzen du. Estatu Batuetan sortu zen Bigarren Mundu Gerran.

Gaur egun asko aldatu dira bazukak, jaurtigaien gida-sistemak garatu direnez gero, batez ere, eta Bigarren Mundu Gerran erabili izan zirenak 1.000 metro baino gehiagora heltzen ez baziren ere, gaur egun askoz urrunago heltzen dira eta ez dira hain astunak. Hasieran tankeen kontrako koheteak jaurtitzeko erabili izan ziren, baina gaur egun, edozein eratako jaurtigaiak jaurtitzeko erabiltzen dira: lurretik lurrera, ibilgailuen kontra, lurretik airera edota hegazkin eta helikopteroen kontra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bazuka Aldatu lotura Wikidatan