Bcc

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezkutuko kopia edo Bcc (ingelesetik Blind Carbon Copy, "ikatz-kopia itsua") posta elektronikoko mezuen goiburuko eremu bat da.

Posta mezuetan hiru hartzaile mota bereizten dira:

  • Nori hartzaile publiko edo agerikoak.
  • Cc ageriko kopia edo bigarren mailako hartzaileak.
  • Bcc ezkutuko kopia edo hartzaile ezkutuak, izan ere beste kategorietako hartzaileek ez dituzte hauek ikusten.

Mezuaren hartzailea Bcc kategorian jarriz gero beste hartzaileak ez dira jabetzen mezua hartzaile honi ere bidali diogula eta ez dute hartzaile honen helbide elektronikoa ikusten.

Netiketa edo sareko komunikazioetan kontuan eduki behar diren jarraibidetako batek hala dio: "Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen". Bada helbideak ezkutatzeko era helbideok Bcc atalean eranstea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]