Bearnera
Bearnera edo bearnesa (bearnés edo biarnés) gaskoiaren azpidialektoa da, Bearnon (Pirinio Atlantikoak, Frantzia) hitz egiten dena. Zuberoako mugan ere mintzatu izan da, eta oraindik ere etxalde batzuetan bearneraren hiztun gutxi batzuk badaude[1].
Hizkuntzalari gehienen aburuz, bearnera gaskoiaren eta, beraz, okzitanieraren aldaera bat da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Bearnerak, hizkuntza idatzi gisa, Bearnoko bizkonderria izan zen bitartean loraldia bizi izan zuen, XIV. mendetik 1620ra. Bearnera, horrela, lege- eta administrazio-agirietan erabiltzen zen beste okzitaniar aldaerak jada eremu horietatik at zeuden bitartean. 1620tik aurrera, bearneraren gainbehera hasi zen, batez ere Frantziar Iraultzaren ondoren indartu zena. 1789tik aurrera frantsesak geroz eta azkarrago ordezkatu zuen bearnera.
1982ko ikerketa baten arabera, Bearnoko biztanleen %51 bearnera hitz egiteko gai zen, %70a ulertzeko gai zen, eta %85a hizkuntza babestearen alde zeuden. Gaur egun, bearnera gaskoiaren aldaerarik indartsuena da, nahiz eta egoera gutxitu argian egon eta hizkuntza-transmisioa geroz eta urriagoa izan.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ "Euskara bidaide", Nora aldizkaria, 22. alea, 2009ko azaroa
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Bearnerari buruzko webgunea
- (Okzitanieraz) (Frantsesez) Bearnoar eta gaskoindar institutua