Bearnoko foruak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bearnoko foruak (bearneraz: Fòrs de Bearn) Bearnoko bizkonderrian mendeetan zehar, XI. eta XIII. mendeen artean, sorturiko testu legalak (eskubideak, epaiak, dekretuak eta abar) izan ziren. XV. mendean lehendabizikoz bildu zituztenean Bearnoko konstituzioa osatu zuten[1].

For bearnerazko hitza da, euskaraz forua esan nahi duena. Latinezko forum hitzetik ekarria da, bisigodoen Forum Iudicium arautegian oinarrituta zeudelako. Testu hauek bearnerazko idazlanik antzinenak dira.

Lehenengo for 1080ean Zentulo V.ak ezarritako Iluro (Oloroe) birpopulatzeko hiri-gutuna zen. 1102an, Gaston IV.ak bere hiriburua zen Morlaasi eskubide bera eman zion. Azkenekoz, 1188an, Gaston VI.ak eskualde osora zabaldu zituen eskubide hauek[2].

XIII. mendeko lehendabiziko herenean, Gilen Erramun eta Gaston VII.a bizkondeek Pirinioetako zenbait harani fors ere eman zizkien, Baretosi 1220an, Ossauri 1221ean eta Asperi 1247an lehendabizikoz eta 1250ean bigarrenez.

XVI. mendean, Biarno Nafarroako erregeen zuzendaritzapean zeudela, Henrike II.ak eta Joana III.ak Fors berrantolatu eta hobetu zituzten. 1620an, Luis II.a Nafarroakoak "Frantziari Nafarroa eta Bearnoren batze agiria" ezarri zuenean, foruak mantendu zituen, 1789an Frantziar Iraultzak indargabetu arte eutsi zutenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Omnes, Jean (2006), Guide du curieux: Haut Béarn, Pyremonde, ISBN 2-84618-3031 .
  2.   Tucoo-Chala, Pierre (1994), Quand l'Islam était aux portes des Pyrénées, Biarritz: J&D Editions, ISBN 2-84127-022-X .