Bearnotar behia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bearnotar behi» orritik birbideratua)
Bearnotar behia
Behi arraza
EspezieaBos taurus
Jatorria Okzitania  Euskal Herria
SinonimoakAbelgorria, antzinean "euskal behia"
Hiru behien zerga, Larran. Bertan bearnotarrek hiru abelgorri eskaintzen dizkiete erronkaritarrei

Bearnotar behia Euskal Herriko zein Bearno aldeko bertako behi arraza bat da. Bearnoko behiek piriniar behiekin lotura handia dute, eta zenbaitzuentzat behi hauen ekotipo bat dira, nahiz eta Frantzian ofizialki arraza bat izan.

Egun Bearnon eta Zuberoako goi Bortuetan aurkitu daitezke. Udan Erronkariko Belagoako Larrako goi belazetan larretzen dira ere, Bearno zein Zuberoatik etorrita eta piriniar behiekin batera.

Bearnoko behiak kulturan eta ikurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bearnoko armarria bi behi gorriekin
  • Bearnoko behi gorriak Bearnoko armarrian agertzen dira.
  • Arraza honetako hiru behi dira Hiru behien zerga zeremonia eta jai ospetsuaren protagonistak.

Begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behi bearnotarrak hiru behien zergan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]