Bearnotar saltsa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bearnotar saltsa.

Bearnotar saltsa (frantsesez: sauce béarnaise) gurinez, binagreraz eta tipulatxez maneaturiko gorringoz eta apoperrexilez egindako saltsa emultsionatua da, ardo eta ozpinetan prestatzen dena. Zenbait xerrekin (Chateaubriand xerra, filet mignon), arrainekin edo barazki-parrilladarekin primeran bat egiten du.[1][2]

Collinet chefak asmatu eta lehendabizikoz 1836ko abuztuaren 25ean zerbitzatu zuten "Le Pavillon Henri IV" jatetxearen irekieran. Pauen jaiotako Henrike III.a Nafarroakoaren omenezko errezeta izan zen.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bearnotar saltsa Aldatu lotura Wikidatan
  1. A. Cort Sinnes, (1994), «The Grilling Encyclopedia: An A-to-Z Compendium of How to Grill Almost Anything»,Atlantic Monthly Press, ISBN 0-87113-563-9, p:299-302
  2. Karen Adler, (2004) «The Best Little BBQ Sauces Cookbook», Celestial Arts, ISBN 0-89087-965-6
  3. Marcelle Morphy, 1959(1935) , «Recipes of all nations», Wise
  4. Pierre Andrieu, (1956), «Fine bouche: a history of the restaurant in France»


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.