Beat the Devil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beat the Devil
Jatorria
Argitaratze-data1953
IzenburuaBeat the Devil
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Italia eta Erresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, parodiazko filma, ekintza-filma eta krimenezko filma
Iraupena89 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Huston
Gidoigilea(k)John Huston
Truman Capote

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJohn Huston
Konpainia ekoizleaJohn and James Woolf
Humphrey Bogart

EdizioaRalph Kemplen
Bestelako lanak
MusikagileaFranco Mannino
Argazki-zuzendariaOswald Morris
Robert Capa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaItalia
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0046414 Filmaffinity: 526504 Allocine: 1088 Rottentomatoes: m/beat_the_devil Allmovie: v4481 TCM: 68277 TV.com: movies/beat-the-devil Netlix: 70004571Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Beat the Devil John Hustonek 1953an ekoiztu eta zuzenduriko filma da, Humphrey Bogartek antzeztua. Gidoia Hustonek eta Truman Capotek osatu zuten, izen bereko eleberrian oinarrituta, lauso bada ere; idazlea James Helvick zen, Claud Cockburn zinema kritikariaren izengoitia. Aldez aurretik Peter Viertel eta Tony Veiller gidoilariek saio bat egin zuten egokitzapena lortze aldera. Huston filmaketari ekiteko prest zegoenean, eta lan taldea ordurako Italian bilduta, ez zuen ontzat eman Viertel eta Veillerren lana. Hortxe agertu zen Capote, eta filmatu ahala idazten jardun zuten biek ala biek, nola amaituko zuten jakin barik ere. Emaitzak prozesua igarri zuen, pelikula nahasia baita Beat the Devil. Hainbat akats agerikoak dira: kontraesanak daude istoriaren bilakaeran eta amaiera bortxatua da oso. Hustonen filmen artean sailkatzen zaila da Beat the Devil, ezaugarritzeko aldian-aldian erabili diren etiketak ez baitira ondo egokitzen: thriller-a? komedia? zinema beltza? Zenbait kritikarik gogora ekarri dute Hustonen beraren The Maltese Falcon, eta beronen eta genero honetako pelikulen parodia bat izan daitekeela diote.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau iruzurti zain daude Italiako herri txikiko kai batean, haien itsasontzia noiz kondondu zain. Asmoa dute Afrikara joateko, uranioa ei duten Keniako hainbat lursail eskuratzeko.

Antzezleak onak dira oso. Tartean dira Humphrey Bogart, Jennifer Jones, Gina Lollobrigida, Robert Morley, Peter Lorre eta Bernard Lee.

Beat the Devil

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez ikusleek, ez kritikak ez zuten ondo hartu filma, eta Hustonen ibilbidean eten modukoa ekarri zuen. Humphrey Bogart aktoreak ez zuen gustuko lana izan, beharbada dirua kostatu zitzaiolako ere (ekoizleetako bat izan zen). Egun filma jabego publikokoa da, egile eskubideak behar zenean berriztatu ez zituztelako eta eskura da interneten bertan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]