Bebeto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bebeto.

José Roberto Gama de Oliveira, ezagunagoa Bebeto gisa (Salvador de Bahía, Brasil, 1964 -), brasildar futbolaria da.

[aldatu] Biografia

Rio de Janeiron hasi zen ospetsu egiten, hango talde nagusietako bitan jokatu zuelarik: Flamengo eta Vasco de Gama taldeetan.

1992an, Galiziako Deportivo Coruñakoan sartu zen. Golegile bikaina zen (1992an, Espainiako Ligako golegile nagusia izan zen), eta garaipen handiak lortu zituen, Mauro Silva brasildarrarekin batera, Deportivo Coruñakoarentzat. 1995ean, esaterako, Deportivok irabazi zuen Espainiako Liga, azken partidan, eta Bebetok sartu zituen bost golak.

1996an, ordea, Deportivo taldea utzi, eta Brasila itzuli zen, Flamengo taldera.

Hurrengo denboraldi-erdia Sevillan jokatu zuen, baina Brasila aldatu zen berriro, Salvador de Bahía estatuko Vitoria taldera.

Nazioarteko lehiaketetan, hainbat garaipen eta titulu lortu ditu: besteak beste, 1989ko Amerika Kopako golegile nagusiaren titulua eta 1994ko Munduko Txapelketa, Brasilgo selekzioarekin.

2010ean, Brasilgo Partido Democrático Trabalhistako hautagai gisa aurkeztu zuen bere burua Rio de Janeiroko Batzorde Legegilerako.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bebeto

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak