Bedaio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bedaio

 Gipuzkoa
Bedaio, Gipuzkoa.jpg
Bedaioren ikuspegia.
Udalerria Tolosa
Bedaio is located in Euskal Herria
Bedaio
Bedaio is located in Gipuzkoa
Bedaio
Koordenatuak: 43°03′00″N 2°2′25″W / 43.05°N 2.04028°W / 43.05; -2.04028Koordenatuak: 43°03′00″N 2°2′25″W / 43.05°N 2.04028°W / 43.05; -2.04028
Biztanleria 229

Bedaio, Balerdi (Aralar) mendiaren magalean dagoen Gipuzkoako herri bat da. Herri txikia izanik, egun, administratiboki Tolosako Udalak kudeatzen du, eta udalerriaren hego-ekialdean dago, Leitzaldeko mugan.

Hezkuntza Sailak Amezketako eskolara bideratzen ditu bedaiotarrak; eta Osasun Sailak, Alegiako osasun zentrora. Herriak 89 biztanle inguru ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Festak

  • Herriko jaiak: irailaren 8an.
  • Harri Jaia: Axintxio egunaren zortziurrenean ospatzen da.

[aldatu] Bedaioko ingurutxoa

Bedaion, irailaren 8an, ingurutxoa dantzatu ohi da. Arratsaldeko zazpietan egin ohi dute, eta Amezketako Ugarte auzoko ingurutxoaren oso antzekoa da. Maiordomoek gidatzen dute dantza, eta haien atzetik hamar bikote inguruk jarduten dute.

[aldatu] Tolosako himnoa

Tolosako udalak urteetan baztertuta eduki ditu bere landa auzoak, baina himnoa egiterakoan Bedaioz gogoratu ziren.

Tolosa eta bere auzo, mendi eta inguru
parerik gabeak;
euren altzoan dira, San Joanen zaintzapean,
zazpi mende luze loratu;
oi, zenbat gudu!
oi, zenbat gudu!
harresi sendo-gotor hauen zainetan;
oi, zenbat musu!
oi, zenbat kezka!
Oria emaroaren ur-ertzetan.
Zure handitasunak eman zizun izena
eta ohorea, bai, Tolosa!
oi, zein bizia!
oi, zein alaia!
oi, zein ausarta!

Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
San Blas eta Urkizu,
Monteskue eta Usabal,
San Esteban eta Santa Luzia,
Olarrain eta Amarotz,
eta Aldaba Txiki:
hamairu alaba gure erreginak.

Armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
artisten sehaska,
euri-abaraska,
egitandi itzelen lekuko isil,
iñaute-babesle,
euskara-maitale,
kanpotar guztien hartzaile.

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak