Bedita Larrakoetxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bedita Larrakoetxea
Datu pertsonalak
Izen osoa Bedita Larrakoetxea
Jaio 1894ko ekainaren 24a
Zeanuri (Bizkaia)

Bedita Larrakoetxea (Zeanuri, Bizkaia, 1894ko ekainaren 24a - Oñati, Gipuzkoa, 1990) euskal idazlea zen. Letrango ordenako fraidea. Altsasu eta Oñatin egin zituen apaiz ikasketak eta Gasteizen eman zuen Meza Berria 1917an. Irakasle lanetan jardun zuen batez ere. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, haur talde baten arduradun joan zen Britainia Handira. Handik Uruguaira joan zen eta Argentinara gero. 1972an itzuli zen Euskal Herrira. Euskal Esnalea eta Euzkadi aldizkarietan hasi zen idazten. 1934an Kirikiño saria jaso zuen Agirrezabala´tar Tomas talogintzan txapeldun lanagatik. Baina Larrakoetxearen lan nagusia Shakespeareren obra guztiaren itzulpena izan zen, bizkaiera aski garbizalean. Euzko Gogoa aldizkarian argitaratzen hasi zen Macbet (1957, Macbeth) lehenbizi, Lear Errege (1958, King Lear) gero, eta Ekatxa (1959,The Tempest ) hurrena. Ondoren, sei liburukitan bilduta W. Shakespearen Antzerki guzi-guztiak euskaraz eman zituen argitara (1974-1977).

Eduki-taula

[aldatu] Lanak

[aldatu] Itzulpena

[aldatu] Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak