Bedoña

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bedoña

 Gipuzkoa
BedonaArrasate.JPG
Bedoña auzoa
Udalerria Arrasate
Bedoña is located in Euskal Herria
Bedoña
Bedoña is located in Gipuzkoa
Bedoña
Bedoña is located in Arrasate
Bedoña
Koordenatuak: 43°2′45″N 2°28′54″W / 43.04583°N 2.48167°W / 43.04583; -2.48167Koordenatuak: 43°2′45″N 2°28′54″W / 43.04583°N 2.48167°W / 43.04583; -2.48167
Bedoña auzoko Uribarri baserriaren sarrera 1955. urtean.

Bedoña Arrasateko (Gipuzkoa) hegoaldean dagoen auzoa da, baserri girokoa, 1966. urtera arte Aretxabaletako udalerrian barne zegoena. Izan ere, herri honen muga kokatuta dago, Urkuluko uharkatik gertu alde batetik eta bestetik San Andres (Arrasate) eta Zubillaga (Oñati) auzoen ingurunean. Auzoa halaber Arantzazurako bide zaharrean dago, artzainek eta erromesek antzinatik ibilitakoa.

Santa Eulalia eliza dago bertan, antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraikia eta osagai erromanikoak dituena. Horrez gain, Andra Maria Zuriaren baseliza ere ikus dezakegu Bedoña auzoan.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 102 biztanle ditu.

Bedoñako jaiak abenduaren 10ean ospatzen dira, Santa Eulalia egunean hain zuzen ere.

Eduki-taula

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Bedoñako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
109 106 104 109 106 103 102 102

[aldatu] Baserriak

Aranalde, Artazubiaga, Arteaga, Arteritxo, Bidasoro, Elexabe, Elorriaga, Erlamendi, Errastikoa, Etxabarri, Etxegarai, Garaikoa, Goikosolo, Iturralde, Iturriaga, Mendibitzu, Otamendi, Sakristaukoa, Sologaizto, Urialde, Uribarren, Urigoien, Urkamendi eta Zabale auzoko baserrien artean ditugu.

[aldatu] Loramendi

Juan Arana "Loramendi" (1907-1933) fraide eta olerkaria auzo honetan jaio zen, lehen aipatutako Mendibitzu baserrian hain zuzen ere.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak