Txipiroi arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begihandi» orritik birbideratua)
Txipiroi arrunta
Iraute egoera

Daturik gabe (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaCephalopoda
OrdenaMyopsida
FamiliaLoliginidae
GeneroaLoligo
Espeziea Loligo vulgaris
Lamarck, 1798

Txipiroi arrunta (Loligo vulgaris), handia denean begihandia deitua[1], Ipar Itsasotik Afrika mendebaldea arte bizi den txipiroi mota da, Euskal Herriko kostan ohikoena. Ur azaletik 500 metroko sakonera arte bizi da. Sukaldaritzan oso aintzat hartua da eta euskal sukaldaritzan oso erabilia, batez ere Txipiroiak tintan eta Txipiroiak Lohizuneko eran prestatzeko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantua 40 cm luze izan daiteke.

Bentosaz estalitako hamar garro ditu, horietako bi luzeagoak. Arrosa garden kolorekoak dira, lerro edo zain arrosa ilun edo moreekin.

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxoi honek bi azpi-espezie izan ditzake:

  • Loligo vulgaris reynaudi
  • Loligo vulgaris vulgaris

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]