Behe presio gune

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Behe presio gune bat Islandia hegoaldean.
Behe presio gune bat Islandia hegoaldean.

Behe presio gune bat inguruko presio atmosferikoa baino txikiagoa duen gunea da. Behe presio guneek ekaitzak sor ditzakete eta, baita ere, urakanak eta zikloiak gune tropikaletan.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Behe presio guneak haize indartsuekin erlazionatu ohi dira presio atmosferikoa goratzen denean. Presioaren goratzeak zeru lainotuak sortzen ditu airearen asetasuna igotzean. Horrela behe presio guneek zeru lainotuak eta euriak ekarri ohi dituzte.

Klimatologian, behe presio guneak konbergentzia inter-tropikaleko zonaldeetan (ITCZ ingelesez) sortzen dira, Hadleyren zelula barruko zirkulazio moduan. Frontedun behe presio guneak, gune epeletan sortzen dira eta lurburu aldeetako fronteen eraginaren ondorioz sortzen dira. Behe presio termikoak bestalde zonalde idorretan sortzen dira Kaliforniako Death Valleyn esaterako.

Gainazaleko behe-presio guneak azalera txikikoak izaten dira Goi presio guneekin alderatuz. Dena den, goi presio guneek baino haize indartsuagoak izaten dituzte, gainazaleko zirkulazioa kontrolatzen duten gainazaleko marruskadura presio gradientearen indarrari indar zentrifugoari eta Coriolis efektuari batzen zaizkio.

[aldatu] Airearen zirkulazioa

Airearen zirkulazioari dagokionez, behe presio gunearen erdigunearen inguruan, erlojuaren kontrako norabidean egiten du bira haizeak. Horrez gain, erdigunearen inguruan sorturiko lainotza fronte izeneko egiturak osatuz antolatzen da. Haize beroak bultzaturik (hego edo hego-mendebaldekoa normalean) fronte beroa osatzen da, Ipar edo ipar-mendebaldeko haize hotzek fronte hotza osatzen dute. Hego hemisferioan haize hotz eta beroak alderantzizkoak dira.

Fronte hotzari fronte beroa gehitzen zaionean fronte okluitua osatzen da.

[aldatu] Behe presio eta fronteen irudikapena

Behe-presio guneak "B" letra gorriaren bitartez irudikatzen dira eguraldi mapetan. Ingelesez "L" letra (Low) erabiltzen da eta Alemanez "T" letra (Tief). Fronte beroa, kolore gorriko marra bat margotuz irudikatzen da, marra horren ezkerreko aldean biribil erdiak margotzen dira. Fronte hotza, kolore urdineko marra bat margotuz irudikatzen da, marra horren ezkerreko aldean kolore berdineko hirukiak margoten dira.

Fronte okluituaren kasuan, erabilitako kolorea morea izan ohi da, eta linearen ezkerrean margoturiko forma geometrikoak herrialdez herrialde desberdinak dira, baina normalean hiruki eta biribila

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak