Beijing Capital nazioarteko aireportua
| Beijing Capital 重庆江北国际机场 |
|||
|---|---|---|---|
| Informazioa | |||
| Aireportu mota | Publikoa | ||
| Hiria | Beijing (Txina) | ||
| Garaiera | 35 m | ||
| Koordenatuak | 40°04′48″N 116°35′04″E / 40.08°N 116.58444°EKoordenatuak: 40°04′48″N 116°35′04″E / 40.08°N 116.58444°E | ||
| Pistak | |||
| Norabidea | Luzera (m) | Gainazala | |
| 18L/36R 18R/36L 01/19 |
3.800 3.200 3.800 |
Asfaltua Asfaltua Hormigoia |
|
Beijing Capital Nazioarteko Aireportua (txinera sinplifikatuz: 北京首都国际机场; txinera tradizionalez: 北京首都國際機場; pinyineraz: Běijīng Shǒudū Guójì Jīchǎng), (NAGE: PEK, NAZE: ZBAA), Beijingo aireportu nagusia da, Chaoyang Barrutian dago, hiriaren erdigunetik 32 kilometrora.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
1958an zabaldua Beijing Capital, Txinako aireporturik handiena da, eta azken hamarkadan munduan gehien hazi dena da. 2001ean 24 milioi bidariari garraiatu zituen eta zazpi urte beranduago, 2008an kopuru hori 56 milioira hazi da. 2008an aireportuak 431.670 hegaldi izan zituen, eta 1.365.768 tona zama garraiatu ziren bertatik.
Hazkunde horri aurre egiteko, terminal berria zabaldu zen 2008ko udaberrian, Beijingo joko olinpikoen aurretik. 2008an hasitako krisialdi ekonomikoak mundu mailako aireportu guztietan bidaiarien jaitsiera eragin badu ere, Beijingo aireportuak, Txinako aireportu guztiek bezala, ez du krisialdi hori nabarmendu, eta 2009ko uztailean esaterako, aireportuak inoiz baino bidaiari gehiago izan zituen (trafikoa %22 hazi zen.[1])
[aldatu] Argazkiak
[aldatu] Hegaldiak
[aldatu] Estatistikak
| Bidaiariak (2001-2011) | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Urtea | Bidaiariak | Aldaketa | Urtea | Bidaiariak | Aldaketa | ||
|
|
|||||||
| 2001 | 24.184.000 | 2007 | 53.583.664 | ▲%10,13 | |||
| 2002 | 27.159.665 | ▲%12,30 | 2008 | 55.937.289 | ▲%4,39 | ||
| 2004 | 34.883.190 | ▲%28,44 | 2009 | 65.375.095 | ▲%16,87 | ||
| 2005 | 41.004.008 | ▲%17,55 | 2010 | 73.948.118 | ▲%13,11 | ||
| 2006 | 48.654.770 | ▲%18,66 | 2011 | 78.674.513 | ▲%6,39 | ||
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
- Txinako Herri Errepublikako aireportuen zerrenda
- Txinako Herri Errepublikako aireportuak bidaiarien arabera
[aldatu] Kanpo loturak
- Aireportuaren webgune ofiziala (Txineraz) (Ingelesez)
| Artikulu hau garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |