Beijingo metroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Metroak 2011. urtearen amaieran zuen ibilbidearen mapa.
Aireporturako linea azkarra.

Beijingo metroa (txinera sinplifikatuz: 北京地铁, pinyineraz: Běijīng dìtiě), Beijing eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1969an zabaldu zen eta oraingo handipenik handiena Beijingo 2008ko joko olinpikoen aurretik zabaldu zen.

2009ko irailaren 30ean metroaren laugarren linea zabaldu zen. Gaur egun metro sareak hamazazpi linea, 270 geltoki eta 457 kilometro dauzka.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beijingo metroa Txinako Herri Errepublikan eraikitako lehen metroa izan zen (Hong Kongeko metroa 1912an eraiki bazen ere, izatez ez zen metroa izan hamarkada batzuk beranduagora arte). Lehen bi hamarkadetan metroak bi linea baino ez zituen izan, baina 1990eko hamarkadaren amaieran, Beijingo gobernuak, metro-sarea luzatzeko proiektua aurkeztu zuen. Metroaren luzapenaren bultzadaren arrazoietako bat, Beijing hiria 2008ko Udako Olinpiar Jokoak ospatzeko aukeratzea izan zen.

Eraikuntza lan neketsuen ondoren, joko olinpikoak ospatu aurretik linea berriak zabaltzea lortu zuten. Dena den, linea berrien eraikuntza ez da gelditu eta etorkizunean Beijingo metroak 15 linea baino gehiago izango dituela aurrikusten da.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea eta kolorea Ibilbidea Zabaltze
urtea
Azken
luzapena
Luzera (km) Geltokiak Lotuneak
1. linea Pingguoyuan (Shijingshan) - Sihui Ekialdea (Chaoyang) 1971 1999 30,4 23 2. linea, 5. linea, 10. linea, Batong linea
2. linea Linea Biribila 1971 1987 23,1 18 1. linea, 5. linea, 13. linea, Aireportuko linea
4. linea Anheqiao iparraldea - Gongyixiqiao 2009 2010 28 24 1. linea, 2. linea, 10. linea, Daxing linea
5. linea Iparreko Tiantongyuan (Changping) - Songjiazhuang (Fengtai) 2007 27,6 23 1. linea, 2. linea, 10. linea, 13. linea, Yizhuang linea
6. linea Haidian Wuluju (Haidian) - Caofang (Chaoyang) 2012 30,4 20 2. linea, 4. linea, 5. linea, 9. linea, 10. linea
8. linea Zhuxinzhuang - Nanluoguxiang 2008 2013 26,6 17 10. linea, 13. linea
9. linea Guogongzhuang - Beijing mendebaldeko tren geltokia 2011 2012 16,5 12 Fangshan linea
10. linea Xiju (Fengtai) -
Shoujingmao (Fengtai)
2008 2013 57,1 45 1. linea, 5. linea, 8. linea, 13. linea, Aireportuko linea
13. linea Xizhimen (Xicheng)- Dongzhimen (Dongcheng) 2002 2003 40,9 16 2. linea, 5. linea, 10. linea, Aireportuko linea
15. linea Wangjing mendebaldea - Fengbo 2010 2011 30,2 13 13. linea
Batong linea Sihui - Tuqiao 2003 18,9 13 1. linea
Changping linea Xi'erqi - Nanshao 2010 21,2 7 13. linea
Daxing linea Gongyixiqiao - Tiangongyuan 2010 21,7 11 4. linea
Fangshan linea Suzhuang - Guogongzhuang 2010 2011 24,8 12 9. linea, Daxing linea
Yizhuang linea Songjiazhuang - Yizhuang tren geltokia 2010 23,3 14 5. linea
Aireportuko linea Dongzhimen (Dongcheng) –
Beijingo aireportua (Chaoyang)
2008 28.1 4 2. linea, 10. linea, 13. linea

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Beijingo metroaren luzapenaren kronologia

Gaur egun zortzi linea dauden arren Beijingo gobernuak beste zazpi linea eraikitzeko asmoa dauka 2015. urtera arte. Linea berriek 164 kilometroan luzatuko dute Beijingo metro-sarea. Gaur egun eraikitze lanetan dauden lineak honakoak dira:

  • 4. linea
  • 6. linea
  • 8. linearen bigarren fasea
  • 9. linea
  • 10. linearen bigarren fasea
  • Daxing eta Yizhuangerako linea

Eta beste sei linea gehiagoren proiektua prestatzen ari dira:

  • 7. linea
  • 14. linea
  • 15. linea
  • Fangshan, Changping eta Mendebaldeko ingurabide linea

2015. urtean Beijingo metro-sareak 561 kilometro izango ditu eta munduko luzeenetakoa izango da Shanghaiko metroarekin batera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beijingo metroa Aldatu lotura Wikidatan
Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changsha | Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ningbo | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo