Beila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Beila edo gaubeila (gauez egiten baldin bada) norbait hil berria denean burutu ohi den ekintza da. Hil berria eta familiaren adiskiden min eta hurbileko lagunak familia eta senitartekoei sentimenduan laguntzera hurbildu ohi den ekitaldi pribatu bat da. Heriotza jazo ondoren eta hileta, lurperaketa edo errausketa gauzatu aurretik egin ohi da.

Gorpua bertan dela burutu ohi da, hots, hil berria gela berdinean dagoela edota bertaratuak dauden aldameneko gelan dagoela. Ohitura legez hil berriaren etxebizitzan bertan edota beilatoki edo ehorztetxean egin ohi da. Estatu hileta edota pertsona ezagun edo ospetsu baten beila baldin bada, sarritan ekitaldi publikoa izan ohi da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beila Aldatu lotura Wikidatan