Labaien
|
Labaien |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Labaien | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Malerreka |
||
| Alkatea | Francisco Javier Otxandorena Juanotena (Urradi, indep.) |
||
| Herritarra | labaiendar, labaindar | ||
| Koordenatuak | 43°5′14″N 1°44′30″W / 43.08722°N 1.74167°WKoordenatuak: 43°5′14″N 1°44′30″W / 43.08722°N 1.74167°W | ||
| Eremua | 28,24 km2 | ||
| Garaiera | 450 m | ||
| Distantzia | 58 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31753 |
||
| Biztanleria | 253 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 8,96 bizt/km² | ||
| http://www.labaien.org/ | |||
Labaien[1] Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Nafarroako hiriburutik 58 kilometrora. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 253 biztanle ditu. Udalerria bi herrigunek osatzen dute, Beintza eta Labaienek. Horregatik sarritan Beintza-Labaien izendapena eman zaio.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Iruñeko merindadearen iparraldean kokaturik, Basaburua ibarrean. Herria Saldias eta Doneztebe bitarteko errepideak zeharkatzen du NA-121A errepidearen bitartez.
Iparraldean, Goizueta, Zubieta eta Iturenekin egiten du muga, ekialdean Urrozekin, mendebaldean Eratsun eta Saldiasekin eta hegoaldean Basaburua eta Ultzamarekin.
[aldatu] Klima eta landaredia
Labaienek klima atlantiar epela dauka, prezipitazioak ugari dira eta urte osoan zehar banatzen dira. Aldaketa termikoa neurrizkoa da eta ez da hilabete idorrik izaten uda garaian. Urteko batez-besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 edo gehiago izan daitezke.
Beintza-Labaienek baso ugari dauzka, hosto erorkor eta landare higrofiloez beterikoak. Zuhaitz ugarienen artean, pagoak, haritzak, eta gaztainondoak nabarmentzen dira. Pagoak, udalerriko gunerik menditsuenetan daude, eta haritzen kasuan, mendeetako mozketen ondorioz, euren azalera asko murriztu da. Birlandaturiko pinuak (139 hektarea) insignis eta alerziar motakoak dira (azken hau Japoniatik ekarritako ezpezie.
[aldatu] Ondarea
San Pedro eliza: estilo gotiko eta pizkundekoa batzen dituen eraikina da. Eliza barruan XVIII. mendeko erretaula barrokoa dago. Ondare erlijisoari dagokionez, Salbatore baseliza, eta errotaren ondoko XVI. mendeko Gurutzea nabarmentzen dira.
Arkitektura zibilari dagokionez, XVIII. mende eta XIX. mendeko etxe ugari daude, Arretxea dorretxea esaterako, Labaiengo herrigunean kokaturik.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| Biztanleriaren eboluzioa | ||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1996 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
| 303 | 300 | 296 | 290 | 291 | 279 | 269 | 264 | 268 | 258 | 258 |
| Datuen jatorria: | ||||||||||
2008ko erroldaren arabera, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,50a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Labaiengo jaiak abuztuaren lehen asteburuan ospatzen dira.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Francisco Javier Otxandorena Juanotena | Urradi |
| 2011- | Francisco Javier Otxandorena Juanotena | Jardunean |
[aldatu] Udal hauteskundeak
Labaiengo alkatea Urradi herri ekimeneko Francisco Javier Otxandorena Juanotena da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %6,86) eta boto zuriak hamar izan ziren (%10,53). Abstentzioa %61,94koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Urradi (U) | 85 | 7 |
2011n, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu. Otxandorenak jarduneko alkate segitzen du[2].
[aldatu] Udaletxea
Labaiengo udaletxeko idazkaria Oitz, Donamaria eta Urrozko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Udaletxeko Karrika 9, 2. solairua
[aldatu] Zerbitzuak
Udalerria "Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
[aldatu] Iruditegia
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LVIII, Iruñea, 1999. ISBN 84-235-1874-4
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Beintza-Labaiengo udala
- (Euskaraz) "Ttipi-ttapa" eskualdeko euskarazko hedabidea
- (Gaztelaniaz) Beintza-Labaieni buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
| Labaiengo auzoak | ||
|---|---|---|
| Malerrekako udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Beintza-Labaien • Bertizarana • Donamaria • Doneztebe • Elgorriaga • Eratsun • Ezkurra • Ituren • Oitz • Saldias • Sunbilla • Urrotz • Zubieta |
||