Beisbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beisbol zelaia (Chicago, AEB)

Beisbola bi talderen artean jokatzen den kirol bat da. Talde bakoitzean 9 jokalari daude. Arrakasta handia dauka batez ere Amerikan[1] eta Japonian, baina Europan eta beste leku batzuetan ere ligak daude. Euskal Herrian kirol praktikatuenen artean ez badago ere, zenbait hamarkadatako tradizioa dago eta talde nabari batzuk ere bai[2].

Sakontzeko, irakurri: «Beisbola Euskal Herrian»

Belarrezko zelai zabal batean jokatzen da, "diamantea" (baseak dauden lekua) izan ezik hareazkoa dena. Jokoaren helburua aurkari batek eskuz jaurti duen pilota bateaz jo eta ahalik eta urrutien botatzea da eta, aurkariek pilotari heldu bitartean, ahalik eta lasterketa gehienak egitea. Lasterketa gehienak egiten dituen taldeak irabazten du. Kirol horretan ez dago berdinketarik: beti talde batek irabazi behar du, bestela "sarrerak" gehitzen dira talde batek lasterketa gehiago lortu arte.

Erasotzen duen taldea, hau da bateatzen duen lehena, kanpoko taldea izaten da.

Jokalarien izen eta kokaguneak

Jokalarien kokapenak
  • P: jaurtitzailea (Pitcher).
  • C: jasotzailea (Catcher).
  • 1B: lehen basea (First baseman).
  • 2B: bigarren basea (Second baseman)
  • 3B: hirugarren basea (Third baseman).
  • SS: erdilaria (Short stop)
  • LF: ezkerreko kanpoaldea (Left fielder).
  • CF: erdialdeko kanpoaldea (Center fielder).
  • RF: eskuineko kanpoaldea (Right fielder).



Arauak

Hauek dira arau nagusiak:

  • Bateatzaileak ezin du bateatu esku bakarrarekin, bi eskuekin bateatu beharra du nahi eta nahi ez.
  • Bateatzailea ezin da base batetik pasatu, hura zapaldu gabe.
  • Bateatzailea ezin da base batetik pasatu (home catchak), basea itxi badu.
  • Jaurtitzaileak ez badio lau alditan pilota ondo botatzen, bateatzaileari lehendabiziko basea hartzen uzten dio.
  • Ezin dira talde bereko bi lagun (bateatzen dutenak) base berean egon.
  • 9 jokalariek joko-zelaian zehar hedatuta egon behar dute, pilota hartzeko.
  • Jaurtitzaileak bere tokitik baino ezin du jaurti.
  • Jaurtitzaileak bateatzaileari indar handiz jaurtiki behar dio pilota, horrek gero jo ez dezan.

Jokaldiak

  • Home run: pilota oso gogor jo edo estadiotik kanpora bota duelako, buelta osoa ematen duenean.
  • Strike: pilota jotzeko saiakera egin eta huts egitea.
  • Ball: pilota jotzeko saiakerarik ez egin eta ez jotzea.
  • Foul ball: pilota jo eta kanpora joatea.
  • Out: norbait kanporatu edo eliminatzea.
  • Run: pare bat jaurtiketatan buelta osoa ematea.
  • Pitch: jaurtitzaileak egiten duen jaurtiketa.
  • Home catch: base zaintzailea.
Caracaseko beisbol estadio bat

Kirolari buruzko zertzeladak

Beisbol modernoa 1839an Cooperstownen (New York estatua, AEB) asmatu zela zioen tradizioak, baina ez da erraza hori baieztatzea, mende batzuetako garapena izan duen jokoa baita eta hurrengo urteetan kodifikatu baitzen.

1880eko hamarkadatik 1940ekora ez zen Liga Handietan jokalari beltzak jokatzea baimendu. Horregatik, jokalari beltzekin taldeak sortu ziren, horren ordez, eta halaxe "liga beltzak" eratu ziren. Ezagunena Negro National League izan zen. Liga handietan sartu zen lehen gizon beltza Jackie Robinson izan zen, 1947an.

Gaur egungo profesional arloko AEBetako talderik ospetsuenak hauek dira: New York Yankees, Boston Red Sox, Philadelphia Phillies eta Los Angeles Dodgers. Jokalariei dagokienez: Many Ramirez, Alex Rodriguez, Jimmy Rollings eta Shane Victorino.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Dominikar Errepublika, Kuba, Panama, Puerto Rico, Venezuelan... kirol nazionala da eta AEBetan nagusietakoa.
  2. Espainiar estatuko Ohorezko ligako 10 taldeetatik 3 dira Euskal Herrikoak 2009-2010 denboraldian; Ipar Euskal Herrian ordea arazo handiak izan ditu gutxieneko mailan ere garatzeko.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beisbol Aldatu lotura Wikidatan


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.