Beisbola Euskal Herrian
Wikipedia(e)tik
Beisbola Euskal Herrian kirol praktikatuenen artean ez badago ere, badira Euskal Herrian talde aipagarri batzuk[1]; hauexek dira lurraldez-lurralde[2] 2009an dauden guztiak:
Eduki-taula |
Araba[aldatu]
Bizkaia[aldatu]
- San Inazio Beisbol Elkartea: Bilbokoa; Bizkaiko talderik inportanteena, egun espainiar estatuko Ohorezko mailan ari da. Errekaldeberri auzoko Fango kiroldegian jokatzen du. Izena eman dion auzoan sortu zen 1950eko hamarkadan[3].
- SD Iturrigorri: Bilbokoa; 2. mailan ari da. Hau ere el Fangon aritzen da.
- Club Getxo Beisbol.
- Getxoko Hartzak.
Gipuzkoa[aldatu]
- Club Atlético San Sebastián: Donostiakoa.
- Club Beisbol Gipuzkoa: Hondarribiakoa.
- Orioko Bate Bizkorrak (OBB): Oriokoa.
- CSB San Marcial: Irungoa.
- SD Urola: Zumarragakoa.
Lapurdi[aldatu]
- les Gambas: Angeluko Giroeta (Girouette) zelaian ari da; Lapurdiko kostaldeko herri askotako eta aurreko esperientzietan[4] aritutakoak biltzen ditu 2006tik gutxi gorabehera[5]. Rookie League Aquitaine delakoan ari da.
Nafarroa[aldatu]
- Béisbol Navarra: Iruñeko talde nagusi bietako bat, Amaya, Arga eta Irabia klubek elkarrekin bultzatutako proiektua da; hiru izen horiek mantentzen dituzte beheragoko kategorietan dauden taldeek. Estatuko Ohorezko mailan dago.
- Club Deportivo Pamplona: hiriburuko beste talde nagusia, hau ere Ohorezko mailan.
- Ciudad Deportiva Amaya.
- Club Deportivo Arga.
- Club Atlético Deportivo Irabia: 1968tik[6] izen hori daraman ikastetxean hasia, 1979an Nafarroako lehen beisbol zelaia egin zuen taldea da.
Aipatu talde guztiak, denak Iruñerrikoak eta urte luzeetako eskarmentua dutenak, gehienbat bi zelaitan aritzen dira: Iruñeko Belosobeiti auzoan dagoen CD Amayako “José Aguadero”[7] Beisbol Zelaia (hauxe da zelai nagusia baina uholde batzuek kalte egin diote) eta Burlatako El Soto kirol-gunean dagoena. Desagertu den talderik ere bada, garai batean herrialdeko onena izan zen Aldapa bezala.
Ikus, gainera[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ 2009-2010 denboraldian espainiar estatuko Ohorezko mailako 10 taldeetatik 3 euskaldunak dira.
- ↑ 2009an Federazioetako webguneetan egindako kontsulten arabera; agertzen diren talde batzuek gazte mailan baino ez dituzte ekipoak edo taldea ateratzeko zailtasunak dituzte baina gutxienez Federazioetan izena emanda daude.
- ↑ Klubaren historia espainieraz bere webgunean.
- ↑ les Cats 1980eko hamarkadan, les Scuds 1990eko hamarkadan, les Atlantes 2000n sortuak...denak desagertu zirenak.
- ↑ Azalpena frantsesez taldearen webgunean.
- ↑ Klubaren historia espainieraz bere webgunean.
- ↑ Kirol hau gehien bultzatu zuenetako baten izena.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) CD Pamplonako beisbol taldearen historia.
- (Gaztelaniaz) EAEko Beisbol eta Sofbol Federazioa; euskarazko bertsioa ez dabil.
- (Gaztelaniaz) Nafarroako Beisbol eta Sofbol Federazioa.
- (Frantsesez) Rookie League Aquitaine-ko webgunea.