Bekatxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bekatxoa
Deskribapena
Motablefaritisa, eyelid disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaoftalmologia
Arrazoia(k)Staphylococcus aureus
Identifikatzaileak
GNS-10-MKH00
GNS-9-MK372.0
GNS-10H00
GNS-9372.0
DiseasesDB12583
MedlinePlus001009
eMedicineemerg/755
MeSHD006726D006726
Disease Ontology IDDOID:9909

Bekatxoa, begitxindorra edo beltxorra betazalen ertz librean agertzen den hantura akutua da, zorne-jarioarekin. Kanpokoa izan daiteke (Zeisen guruinak erasaten direnean) edo barnekoa (Meibomiusen guruina denean erasandakoa).

Zornea eta ura dute, eta lehertzen badira bakterioak hedatu ahal dira. Staphylococcus aureus bakterioak eragin ohi ditu[1].

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izen ugari hartzen ditu: betarro, betatxo, bet(t)or, betxindor, betxor, galkizkin, izor, memor, mimor, min-txingor, mitxindor, mitxingor, pettaro, petxor, pinttor, pintzindor, pittor, txeldor, txindor, txintxur, txotor, txuntxur, zeldor[2].

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bekatxoa agertzen denean, puntu txikia eta horixka da. Zornez betetzen den heinean, hantura handituz doa.

Hauek izan daitezke sintoma nagusiak:

  • Koxkorra goiko edo beheko betazalean.
  • Hantura lokala betazalean
  • Min lokala betazalean
  • Gorritasuna
  • Biguntasuna
  • Zarakarra betazal ertzean
  • Erremina begian
  • Hazkura begian
  • Ikusmen lausoa
  • Muki jarioa begian
  • Argi minbera
  • Malko ugari
  • Min arina kliskatzean[3]
  • Begian zakarra izatearen sentsazioa

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betazalaren higienea (irakindako urez), batzuetan antibio-kortikoterapiaz lagundua 10 egunez. Ez bada sendatzen, bekatxoa kirurgiaz ebaki behar izaten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]