Béla Kun

Wikipedia(e)tik
Bela Kun» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bela Kunen erretratua

Bela Kun hungariar politikaria izan zen (Szilagycsen, Transilvania, 1886 - SESB, 1939 inguruan). Karolyi kondearen gobernuak aginpidea utzi zuenean, komunisten eta sozialdemokraten arteko koalizio-gobernu baten buru jarri zen. Sozialismoa ezarri zuen, eta Armada Gorria antolatu. Eslovakiari eraso zion, baina aliatuek alde egitera behartu zuten. Kontrairaultza bat izan zen haren aurka, eta Errumaniako armada Hungaria hartzekotan zela, aginpidea utzi behar izan zuen eta SESBra ihes egin (1920). Stalinek trotskistatzat jorik, kartzelan edo Siberian hil bide zen.


Erreferentziak[aldatu]