Belarri Hautsia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Belarri Hautsia (L'Oreille cassée jatorrizko izenburuz) Hergék marraztu eta idatzitako Tintinen abenturetako komiki bat da.

Tintinen abentura hau bilduman 1937an agertu zen, eta 1943an koloreztatu. Beste behin, Hergék munduko egunerokotasuneko gertakizunei erreferentzia egiten die. Petrolioaren ondorioz San Teodoro eta Nuevo Ricoren arteko gerra 1930ean Paraguai eta Boliviaren arteko Chacoko gerraren erretratu bat da.

Bilduma honetan, Tintinek Bazaroff delako batekin topo egiten du. Pertsonaia hau garai hartako arma trafikari ezagun bat zen Basil Zaharoffen erretratu bat da.

Pertsonaiek bilatzen duten estatuatxoa marrazteko (fikzioan arunbaia fetitxe bat dena), Hergé, benetan, chimú kulturatik datorren eta Bruselako Arte eta Historiako Berrogeitamargarren Urteurreneko Museoan erakusten den estatuatxo baten inspiratu zen.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarri Hautsian agertzen den idoloaren kopiak

Arunbaia kulturako idolo bat Etnografia Museotik lapurtua izan da, eta Tintin bere bila hasten da. Arrastoak jarraituz, beste bi gizon ere fetitxe beragatik interesatzen direla jakiten du. Gizon hauek San Teodororantz doaz, Hegoamerikako errepublika bat. Tintinek jarraitu egiten die, eta iraultza baten erdira iristen da. Zenbait kasualitate medio, Alkazar generalaren zelaiko laguntza bihurtua amaitzen du. San Teodoro eta bere ondoko herrialdea den Nuevo Ricoren arteko gerra hasten da. Tintinek, guztiek jazarria, arunbaien lurraldera ihes egiten du. Han jakiten du, azkenik, idoloaren sekretua: diamante txiki bat du. Azkenean, fetitxea Europan berreskuratu eta Museora itzultzen da.


Aurrekoa
Loto urdina
Tintinen Abenturak
1937
Ondorengoa
Uharte beltza