Belate

Koordenatuak: 43°02′56.71″N 1°36′52.93″W / 43.0490861°N 1.6147028°W / 43.0490861; -1.6147028
Wikipedia, Entziklopedia askea

Belate Nafarroan dagoen mendatea da. Almandoz eta Ultzama herriak lotzen ditu. 847 metroko garaiera du. Bertatik pasatzen da N-121 errepidea.

Belate betidanik izan da komunikazio lotune handia. Baztan eta kostaldea Iruñearekin lotzen zuen bidean dago Belate.

1512an Belaten nafarren eta gaztelarren arteko borroka latza izan zen. Nafarroako erregeak konkistatu nahi izan zuen berriro erresuma, baina gaztelarrek garaitu egin zuten.

Gaur egun

1997. urtea ezkeroztik bertatik N-121-A errepidea igarotzen da, eta mendatea saiesten duen Belateko tunela dago. Hegoaldeko magalean berriz Almandozko tunela.

Ikus, gainera

43°02′56.71″N 1°36′52.93″W / 43.0490861°N 1.6147028°W / 43.0490861; -1.6147028