Belateko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belateko gudua
Nafarroako konkista
Data1512ko abenduaren 7a
LekuaBelate (Nafarroa)
EmaitzaEspainiarren garaipena (oinaztar gipuzkoarrak)
Gudulariak
Espainiako Inperioa Nafarroako Erresuma
Frantziako Erresuma
Buruzagiak
Fernando Katolikoa
Diego Lopez Aiarakoa
Juan Silva
Joanes Labritekoa
Frantzisko I.a Frantziakoa
Jacques de la Palice
Indarra
3.000 12.000 soldaduen atzealdea
Galerak
? 0-1.000iturrien arabera

Belateko gudua, ziur asko 1512ko abenduaren 7an egina, Belaten Fernando Katolikoaren aldeko oinaztar gipuzkoarrek eginiko armamentu harrapaketa izan zen.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hartan, Nafarroa galdu ondoren, Joanes Labritekoa nafar erregea, Frantziako erregearen laguntza zuena, saiatu zen Nafarroako Erresuma berreskuratzen. Iruñea setiatu zuen, baina negua heltzear zegoenez, Baztanerantz erretiratu ziren. Gaztelako Erresumaren aldeko tropek, Karlos Gongora beaumondarrak zuzenduak, kontra egin zioten nafar-frantziar armadari. Labrit leinuaren aldekoak Belate zeharkatzen ari zirela, oinaztar gipuzkoarrek atzealdea eraso eta artilleria lortu zuten. Gongorak atzeratutako ehuneko batzuk harrapatu eta Iruñean lortutako banderak azaldu zituen. Hala ere, batzuen ustez, ez zen gudu ikaragarria baizik eta borroka bat kanoiak harrapatzeko.

Bertsio ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudua garaileek baino ez dute azaldu eta bakoitzak bere bertsioa azaldu du. Hona hemen nagusienak:

Garai hartako kronikari gaztelarren bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Correak, Albako dukearen kronista zena, 1515ean argitaratu zuen:[1]
Lizaurko jaunak -Lizarazuko jaunak (sic)-, nafar-gaskoien armadaren erretreta hirurehun baleztariekin erasotzen ari zen gipuzkoar nobleetako bat, Belatetik gertu, egun batzuk geroago Iruñeko harresiak ondoratzeko erabilitako artilleriaren zati bat zuten alemaniar talde bat aurkitu zuen. Alemaniar landsknechtek, erasoak izan zirela pentsatzen, ihes egin eta artillero bi utzi zituzten. Artilleroek gipuzkoaren aurka tiro egin bazuten ere, lurrean etzan eta balak saihestu zituzten. Hurbildu zirenean, Lizaurrek utzitakoa ikusi eta Espainia, Espainia! oihukatzen hasi zen.
Laster beste noble gipuzkoarra, Berastegiko jauna, hurbildu zen. Lizaurrek artilleria eman zion iheslariak erasotzeko. Hauek gosez eta hotzak akabatzen ari zirela, mila baino gehiago hil ziren.
Geroago oinaztarren buruzagia eta Hondarribiko gaztelauaren alkatea zen Diego Lopez Aiarakoa etorri eta Albako dukeari esan zion. Dukeak berrehun mandeme bidali zizkion kanoiak Iruñera eramateko.[1]
  • Fernando Katolikoaren idazkaria zen Martin Angueriak esan zuen gobernadore eta kapitain jenerala zen Juan Silvak errekrutatutako 3.000 gipuzkoar eta arabarrek ihesean zen armadari bidea hausteko aginduak zutela. Haietako berrogeita hamarrek aurreratu eta, nafar-gaskoien armadaren gehiena labarra pasata bazen ere, alemaniara talde bat aurkitu zuten. Hauek gosez eta hotzak akabatzen ari zirela, aurka egin gabe joan eta hamar kanoi utzi eta beste batzuk amildegira bota zituzten.[1]

Pablo Gorosabelen bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko historialari gipuzkoarra zen Pablo Gorosabelek honela zioen: Fernando Katolikoak Logroñotik 1512ko abenduaren 1ean idatzitako eskutitzean eskatu zion Gipuzkoari bertokoak bere etsaien bidea haustea. Ezin zen jende asko bildu, gehienak jadanik erregearen alde edo Ingalaterraren alde borrokatzen ari zirenez. Hala ere, 3.500 lagun bildu (horietakoak 1.500 inguru Alberto Perez Errezilgoak zuzendutako tolosarrak) eta Lesaka eta Bera zeharkatu ondoren, abenduaren 7an Elizondo inguruko Belatera iritsi ziren. Abenduaren 13an frantziar armada mendean hartu zuten, 12 kanoi eta hildako ugari lortuz[2].

Gipuzkoako Ahaide nagusien bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1518an, Gipuzkoako ahaide nagusiak bere buruari merezimendu osoa eman zioten. Belaten Joanes Labritekoaren aurka ari zela, gehiengoak ihes egin eta artilerria frantziarrei utzi nahi bazuen ere, ahaide nagusiak eta bere aliatuek aurrea hartu eta arriskutsua bazen ere, frantziarrei (sic) artilleria kendu zieten. Erregeak ahaide nagusiei eta Gipuzkoa osoari eskertu zion armak[3].

Gudu ondorengo sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1513an Joana Gaztelakoak harrapatutako hamabi kanoiak gehitu zizkion Gipuzkoako armarriari [4]. 1979an Gipuzkoako Foru Aldundiak kanoiak kendu zituen armarritik Nafarroarekin harreman onak izateko[5].

1516an, Hondarribiak 1512an Belate egindakoa eskertzeko 112.000 marabediko saria lortu zuen[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]