Belfast City Hall

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Belfasteko Udaletxea
Belfast City Hall (en)
Halla na Cathrach Bhéal Feirste (ga)
Belfast City Hall 2.jpg

Belfasteko Udaletxearen aurrekaldeko ikuspegia.

Herria Belfast, Antrimeko konderria
Koordenatuak 54°35′50″N 5°55′48″W / 54.59722°N 5.93000°W / 54.59722; -5.93000Koordenatuak: 54°35′50″N 5°55′48″W / 54.59722°N 5.93000°W / 54.59722; -5.93000
Herrialdea  Ipar Irlanda
Garaia 1898an eraikitzen hasia.
1906an eraikitzen amaitua.
Belfast City Hall non dagoen adierazten duen Ipar Irlanda-ko/-go/-eko mapa
Belfast City Hall

Belfasteko Udaletxea (ingelesez Belfast City Hall, gaeleraz Halla na Cathrach Bhéal Feirste) Belfasteko Udalaren (Belfast City Council) egoitza da. Donegall Squareko iparraldeko ertzean kokatzen da, Belfast hiriko merkatal eta negozio guneak banatzen dituelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea izan aurretik White Linen Hall liho esportazio konpainia garrantzitsuaren egoitza zegoen bertan. Belfast nabarmen industrializatu eta biztanlez Dublin bera gainditu zuenez 1888 urtean Viktoria Erreginak "hiri" estatusa eman zionean Belfastek bere mailako udaletxea izan behar zuela erabaki zuen. Sir Alfred Brumwell Thomas arkitektuaren gidaritzapean lanak 1898an hasi ziren eta 1906an bukatu.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neobarroko estiloan eraiki zuten, estilo honen adibide esanguratsuena da mundu mailan, eta Portlaneko harria erabili zuten kanpoaldea egiteko. Lau dorrek mugatzen dute eta erdian 53 metrotako garaiera duen kupula handi bat dauka. Kupula kobrez estalirik zegoen eta gaur egun berdea da, Europa iparraldeko eraikinen antzera.

Barnealdean marmola da nagusi, Carrara, Pavonazzo eta Bresciatik ekarri zuten. Beirateak ere aipagarriak dira.

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelai berdea dauka aurrealdean eta alboetan. Udan gazteak aurki daitezke bertan denbora pasa, bai eta bulegariak ere bazkal orduan. 2012ko udan egunero bete zen Londresko Udako Olinpiar Jokoak ikusteko pantaila erraldoia ezarri baitzuten.

2010an eraikinaren eskuinaldean noria erraldoi bat eraiki zuten.

Hainbat estatua daude bertan:

  • Viktoria Erresuma Batukoa
  • Edward Harland: Harland and Wolff untziolen jabea eta 1885 eta 1886 artean Belfasteko alkate izan zena.
  • James Horner Haslett: Belfasteko alkatea (1887-1888)
  • Sir Daniel Dixon: Belfasteko Lord Nagusia (1892-93, 1901-04 eta 1905-07)
  • William James Pirrie: Belfasteko Lord Nagusia (1896-98)
  • Robert James McMordie: Belfasteko Lord Nagusi (1910-14)

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belfast City Hall Aldatu lotura Wikidatan