Belgika
Wikipedia(e)tik
|
Belgika |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|||||
| Goiburu nazionala: nl: Eendracht maakt macht. fr: L'union fait la force. de: Einigkeit gibt Stärke (Batasuna da indarra) |
|||||
| Ereserkia: Brabançonne | |||||
| Hiriburua eta hiri handiena Koordenatuak |
Brusela 50°50' N 4°20' E |
||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Nederlandera, Frantsesa, Alemaniera | ||||
| Gobernua
Erregea
Presidentea |
Monarkia parlamentarioa Alberto II.a Herman Van Rompuy |
||||
| Banaketa Herbehereetatik independentzia |
1830 | ||||
| Eremua - Guztira - ur % |
30.510 km² (135) -% |
||||
| Biztanleria - Estimaketa (2003) - Errolda (-) - Dentsitatea |
10.396.421 (72) - 338 biztanle/km² (-) |
||||
| Dirua | Euroa1 (€) (EUR) |
||||
| Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC *) |
||||
| Interneteko domeinua | .be | ||||
| Telefono aurrizkia | +32 |
||||
| Herritarra | belgiar, belgikar | ||||
| 11999 baino lehen Libera Belgikarra | |||||
Belgika (neerlanderaz België, frantsesez Belgique, alemanez Belgien) Europar Batasuneko mendebaldeko estatua da. Bi eskualde nagusik osatzen dute herrialdea: Valonia frantsesduna hegoaldean eta Flandria nederlanderaduna iparraldean, tartean Bruselako eskualdea dagoela.
Hiriburua Brusela da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Mugakideak
Ipar itsasoa eta Herbehereak iparraldean, Alemania ekialdean, Luxenburgo hego-ekialdean eta Frantzia hego eta mendebalean mugakide ditu.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Belgikaren banaketa administratiboa
Belgika, 10 lurralde edo probintziak osatzen dute: Alde batetik, Valoniako eskualdean Hainaut, Lieja, Luxenburgo, Namur eta Valoniako Brabant.
Beste aldetik, Flandriako eskualdean Anberes, Ekialdeko Flandria, Flandriako Brabant, Linburg eta Mendebaldeko Flandria ditugu.
Azkenik, Bruselako eskualdea-Hiriburua dago.
Lur zapala da, hego-ekialdea izan ezik (Mendigune ardenatarra). Ibai nagusiak Eskalda eta Mosa dira, baina ibai ugari dira, ubide sare handi batek lotuak. Klima ozeanikoa da, orohar, gogorragoa mendialdean. Industriak (elikagaiak, siderurgia, ehungintza) eta nekazaritzak (garagarra, garia, azukre kanabera) garrantzi handia dute. Ikatza, zinka, kuprea.
[aldatu] Hiri nagusiak
- Brusela (hiriburua): 1.031.215 biztanle 2007an.
- Anberes: 466.203.
- Gent: 235.143.
- Charleroi: 201.550.
- Lieja: 188.907.
- Brugge 116.982.
- Namur 107.653.
- Leuven 91,942.
- Mons: 91.196.
- Mechelen: 78.900.
[aldatu] Historia
K.a. 57an Erromaren mende gelditu zen, eta han bizi zen herri zelta batetik hartu zuen gaur egun duen izena. K.o. II. mendean germaniar herriek (frankoak, saxoiak, frisiarrak) menderatu zuten, eta kristautasuna nagusitu zen. Verdungo itunaren arabera (843) Flandria Frantziako Karlos Burusoilaren esku eta Hainaut eta Brabant Lotarioren esku (Lotaringia) gelditu ziren. 925ean Lotaringia Alemaniari lotu zitzaion.
XI-XIV bitartean printzerriak eratu eta garrantzi handiko hiriak sortu ziren (Gent, Brusela, etab.) industriari esker. XIV-XV. mendeetan Belgika Borgoinako dukeen esku egon zen, Herbehereen barne, 1477an Habsburgotarrek eskuratu zuten arte. Arrasko itunaren arabera (1482)an Belgika germaniarren mendean gelditu zen. Karlos V.a Germaniakoak Espainiako koroa eta Flandria eta Belgika bateratu zituen.
Napoleonen gerretan Frantziak Belgika okupatu zuen eta gerra amaitu ondoren, Herbehereak eta Belgika batu eta erreinu bat sortzea erabaki zuen Ingalaterrak. Belgikak, ordea, burujabetasuna eskuratu zuen eta monarkia konstituzionala ezarri zen, Leopoldo I.a buru zuela (1830).
Bi Mundu gerretan neutral izateko ahalegina egin zuen baina Alemaniak eraso zion bietan. 1951n Leopoldo III.ak nazien aldeko jarrera erakutsi zuela eta, Balduino semearen alde abdikatu zuen. 1945ean NBEn, 1948an Benelux elkartean eta 1949an NATOn sartu zen. `
1960an burujabetasuna onartu behar izan zion Belgikar Kongo edo Zaireri (1908an eskuratutako lurraldea; gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoa).
[aldatu] Hizkuntzak
Bestalde, Belgikan bi hizkuntza multzo nagusien arteko edo, are gehiago, bi nazio desberdinen arteko tirabirak dira nagusi Bigarren Mundu Gerraz gero: Waloniako lurraldea, hegoaldean, hizkuntzaz frantsesa; eta Flandriakoa, iparraldean, non flandrieraz egiten den.
Ekialdeko zonalde txiki batean, bestalde, alemanez hitz egiten dute, eta legeen aldetik hizkuntzaren onarpena dute.
1989ko konstituzioak hiru lurralde autonomo ezagutu zituen: Valonia, Flandria, eta Brusela (elebiduna). 1993an estatu federal bihurtu zen, eta istiluak izan dira batasunaren aldekoen eta flandriar nazionalisten artean.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Pieter Paul Rubens (1577-1640), margolaria.
- Herge (1907-1983), komikigilea.
- Morris (1923-2001), komikigilea.
- Jean-Michel Charlier (1924-1989), komikigilea.
- Pierre Culliford "Peyo" (1928-1992), komikigilea.
- Jacques Brel (1929-1978), abeslaria.
- Eddy Merckx (1945-), txirrindularia.
- Jean-Claude Van Damme (1960-), aktorea.
[aldatu] Kirolak
Futbol talde nagusia RSC Anderlecht dugu, eta beste aipagarri batzuk Club Brugge KV, Standard Liege eta KV Mechelen ditugu, besteak beste.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
| Europar Batasuneko estatu kideak | ||
|---|---|---|
|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Kroazia • Turkia · Mazedonia |
||