Belgikako futbol selekzio nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belgikako futbol selekzio nazionala
Herrialdea  Belgika
Sorrera 1904
Entrenatzailea Katalunia Roberto Martínez
Izaera Ofiziala
Lehen nazioarteko
partida
Belgika Belgika 3 - 3 Frantzia Frantzia
Brusela, 1904ko maiatzaren 1a
Emaitzarik onenak Belgika Belgika 9 - 0 Zambia Zanbia
Brusela, 1994ko ekainaren 4a
Belgika Belgika 10 - 1 San Marino San Marino
Brusela, 2001ko otsailaren 28a
Emaitzarik okerrena Ingalaterra Ingalaterra (amateurrak) 11 - 2 Belgika Belgika
Londres, 1909ko apirilaren 17a
Golegile onenak Bernard Voorhoof (30)
Paul Van Himst (30)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Webgune ofiziala

Belgikako futbol selekzio nazionala kirol haren arloan herrialde hartako ordezkaria da.

1904an lehenengo aldiz jokatu zuten, Frantziaren aurka eta irabazitako txapelketa bakarra mende hasiera hartakoa du, Anberesen izan zen 1920ko Udako Olinpiar Jokoetako futbol txapelketa hain zuzen ere.

1980ko Europako Futbol Txapelketan finalera iritsi eta txapeldunordeak izan ziren belgikarrak, Alemaniako Errepublika Federalak 2-1 irabazi baitzien Erromako finalean.

Bestela, 1986ko Munduko Futbol Txapelketan laugarren postua lortu zuen selekzioak, Frantziarekin 4-2 galdu ostean, eta horixe izan da inoizko parte-hartzerik hoberena.

Palmaresa

Munduko Futbol Txapelketa

Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (1): 1920

Europako Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (0)
  • Txapeldun orde (1): 1980

Jokalari aipagarrienak

Timmy Simons da gaur egungo jokalarien artean izarra

2016ko urriko datuak

Parte hartzeak

Jokalaria Parte hartzeak Urteak
1 Jan Ceulemans 96 1977–1991
2 Timmy Simons 93 2001-
3 Eric Gerets 86 1975–1991
Franky Van der Elst 86 1984–1998
5 Enzo Scifo 84 1984–1999
Jan Vertonghen 84 2007-
7 Daniel Van Buyten 82 2001–2014
8 Paul Van Himst 81 1960–1974
9 Bart Goor 78 1999–2008
10 Georges Grün 77 1984–1995

Goleatzaileak

Jokalaria Golak
1 Bernard Voorhoof 30
Paul Van Himst 30
3 Marc Wilmots 29
4 Joseph Mermans 27
5 Robert de Veen 26
Raymond Braine 26
7 Wesley Sonck 24
8 Marc Degryse 23
Jan Ceulemans 23
10 Henri Coppens 21

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belgikako futbol selekzio nazionala Aldatu lotura Wikidatan