Belosoko zubia

Koordenatuak: 42°49′N 1°37′W / 42.82°N 1.62°W / 42.82; -1.62
Wikipedia, Entziklopedia askea
Belosoko zubia
Map
Kokapena
Koordenatuak42°49′N 1°37′W / 42.82°N 1.62°W / 42.82; -1.62
HelbideaBeloso eta Magdalena
UdalerriaIruñea,  Nafarroa Garaia
Deskribapena
GaraiaXIX. mendearen erdialdea
Garaiera92 m
Azpiegitura
Gurutzatzen duArga ibaia
Eramaten duBurlatako bidea
Zubibegiak1

Belosoko zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko eta Burlata udalerriko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Beloso auzoa eta Burlata udalerria elkarlotzen ditu, izan ere, Iruñea eta Burlataren arteko muga adierazten du. Iraganean Burlatako zubia deitzen zitzaion.

Auto nahiz ibilgailuentzako lau errail ditu, norantza bakoitzeko bina.

XIX. mendearen erdialdera eraikia izan zen, Baztan ingurura zihoan Frantziako errepidera heldu ahal izateko. Geroago, XIX. mendearen bukaeran, Orreagatik Frantziara zihoan errepideko zirkulaziorako erabiltzen hasi ziren. Hartara, Done Petri zubia eta Magdalenako zubia erabiltzeari utzi zitzaion, ordura arte Iruñea eta Nafarroako iparraldea lotzeko horiek erabiltzen baitziren.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]