Belt Handiko zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Belt Handiko zubia
Belt Handiko zubia
Zubia Zeelandatik ikusita
Zeharkatzen du Belt Handia
Non  Danimarka
55°20′31″N 11°02′10″E / 55.34194°N 11.03611°E / 55.34194; 11.03611Koordenatuak: 55°20′31″N 11°02′10″E / 55.34194°N 11.03611°E / 55.34194; 11.03611
Mantentzailea A/S Storebælt
Diseinatzailea Dissing+Weitling
Materiala porlana eta altzairua
Pilare-kopurua 19
Luzera osoa 6.790 m.
Zabalera 31 m.
Altuera 254 m.
Eraikitzen amaitu zen urtea 1998
Irekitze-data 1998ko ekainaren 14a

Belt Handiko zubia (danieraz Storebæltsforbindelsen, ingelesez Great Belt Fixed Link) Danimarkako Fionia eta Seelandia uharteak elkartzen dituen zubi esekia da, bi uharte horien arteko Belt Handia itsasartea gainditzen duena. Zubiak 1624 kilometrotako luzera dauka eta munduko hirugarrena da, Txinako bi zubiren atzetik. Obra guztiak 6.790 km osatzen ditu. Øresund zubiarekin batera Eskandinavia Europa kontinentalarekin errepidez eta trenbidez lotu du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte biak zubi baten bidez elkartzeko ideia 1850an sortu bazen ere hainbat saiakeraren ondoren 1988an hartu zen zubia eraikitzeko erabakia. 1991ean Finlandiak protesta egin zuen Nazioarteko Justizia Auzitegian zubiaren eraikuntzak itsasuntzien Baltikorako sarrera oztopatuko zuela argudiatuz baina Danimarkak 90 milioi koroako ordainsaria eman zion eta auziak ez zuen aurrera egin. 1997an inauguratu zen tren zerbitzuarentzako eta 1998an autobidea ireki zen.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia eraiki aurretik ferry sistema batek egiten zuen uharte bien arteko distantzia. 8.000 autok erabiltzen zuten egunero zerbitzu hau. Gaur egun (2008) 32.000 autok gurutzatzen dute egunero zubia.

Trenak ere hobekuntza nabaria izan du uharte biak gurutzatzeko denbora ordubetean murriztu baita. Honako hauek dira hirien arteko ibilbidearen iraupenak:

Trenaren hobekuntza honek Kopenhage-Odense eta Kopenhage-Esbjerg arteko hegaldiak kendu ditu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belt Handiko zubia Aldatu lotura Wikidatan