Beltxata
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Beltxata (Agrostemma githago)
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
| 'Agrostemma githago' |
Beltxata (Agrostemma githago) Caryophyllales ordenako landare belarkara da, lore arrosekoa, Europako bide ertzetan eta galsoroetan hazten dena.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Euskaraz Beltxata, Beltxanburu[1] eta Albetxe[1] izenak ditu.
Izen binomiala Agrostemma githago da. Agrostemma grezierazko αγρος, "soro" eta στεμμα, "koroa" itzetik dator, hau da, "soroetako koroa". Githago hebreerazko khitah, "gari" itzetik letorke.
[aldatu] Ezaugarriak
Nahiko landare handia da (1m), lantza itxurako hosto luzeekin.
Loreak arrosak edo zuriak dira, sepalo hostokarakoak, 25-50mm zabal. Udan loratzen da, maiatza eta iraila artean
[aldatu] Propietateak
Beltxata landare toxikoa da, diuretikoa. Haziak espektoratzaileak dira, baina gehiegi hartzean gastroenteritisaren sintoma bertsuak eragiten ditu. Dosi handitan heriotza eragin dezake.
Hauek dira dituen printzipio aktiboak: gitagina, saponina, glukosidoak.