Beltzezko gizonak (ufologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beltzezko gizon baten errepresentazio eskematikoa.

Beltzezko gizonak (Men in Black, MIB, ingelesez) ufologia eta hiri kondaira ikuspuntutik Objektu Hegalari Ezezagun inguruan edo sekretupean gordetako gaietan aritzen diren pertsonai misteriotsu eta beldurgarriak. Literatura eta zinemari esker pertsonai hauen inguruko gertaerak dezente zabaldu dira. Haien izaera azaltzeko teoria desberdinak aipatu dira, guztiak oinarri handirik gabe:

  • Beltzezko gizonak gubernuekin lotura dute eta haien lana estralurtarren presentzia Lurrean ezkutatzea izango litzateke.
  • Estralurtarrak beraiek dira eta haien lagunek utzitako aztarnak eta testigu ez-erosoak ezkutatzen ibiltzen dira.
  • Orokorrean, pertsonaia arraroak dira.

Askotan, hiri kondaireen arabera, hirunaka agertzen dira. Ixilak dira eta, izenak esaten duen moduan, goitik behera jantzi beltzez jantzita joaten dira. Egin behar duten lan egin ondoren aztarnarik utzi gabe desagertzen dira eta ofizialki inork ez daki haietaz ezer.

Bill Moore ikerlariaren ustez beltzezko gizon horiek oso errealak dira: AFOSI edo "U.S. Air Force Office of Special Investigations" erakundearen partaideak dira. Departamentu hori Ameriketako Estatu Batuetan 1948an segurtasunearko sortutakoa da, Aireko Indar barruan ekintza kriminalak ikertzeko. AFOSIren lan batzuk teknologia berriak zaintzea eta indarrak kanpotik etor daitekeen mehatxu global baten aurrean babestea izango lirateke.

Itxura fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deskribapenak aldakorrak izaten dira baina, orokorrean, badira elementu amankomun batzuk:[1][2]

  • Haien jantzi beltzak dotoreak dira.
  • Automobil nahiko zaharra eramaten dute, normalean Cadillac markakoa, eta, jakina, beltz kolorekoa.
  • Azala beltzarana ala oso zuria.
  • Aurpegiera ekialdeko kutsua.
  • Ahots metalikoa.
  • Adeitasunezko trataera baina, aldi berean, mehatxu modukoa.
  • Batzutan testiguekin telepatikoki komunikatzen dira.

Lehenengo agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beltzezko gizonei buruzko lehenengo aipamenaz teoria desberdinak daude. Ohikoena 1953ko irailean kokatzen da. Urte horretan Albert K. Bender, ufologiaz espezialista eta IFSB - International Flying Saucer Bureauren presidenteak publikoki Objektu Hegalari Ezezagunen misterioa argitua zuela esan zuen eta bere aldizkariaren hurrengo zenbakian guztia argituko zuela. Aldizkari hori inoiz ez zen argitaratu. Benderren arabera hiru gizonen bisita jaso zuen; gizon haiek bere iritzi guztiak baieztatu omen zituzten baina publikoki ezer ez agertzeko esan zioten. Benderrek haren hitza gorde zuen baina, urteak aurrera joan ahala, bisita haren inguruko eta bere aurkikutzen inguruko zehaztasun gehiago joan da ematen, bereziki Flying Saucers and the Three Men liburuaren bidez (1962).[3]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]