Ben Hogan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ben Hogan
Ben Hogani Broadwayen egindako ongietorri-omenaldia

Ben Hogan Estatubatuar golf-jokalari profesionala (Dublin, Texas, 1912 - 1997). Golfaren historiako jokalari onenetako bat da, hirurogei txapelketa baino gehiago irabazitakoa. Lau aldiz irabazi zuen Estatu Batuetako Opena (1948, 1950, 1951, 1953), bitan Professional Golfers' Association lehiaketa (1946, 1948), beste bi aldiz Masterra (1951, 1953), eta behin Britainia Handiko Opena (1953). 1940tik 1942ra eta 1946tik 1948ra, diru gehien irabazi zuen estatubatuar golf-jokalaria izan zen.

Erreferentziak [aldatu]