Ben Shahn
Wikipedia(e)tik
Ben Shahn Estatu Batuetako pintorea, Errusian jaioa (Kovno, 1898 - New York, 1969). 1906an, Amerikara joan zen bere familiarekin. Gaztetan, litografia-enpresa batean lan egin zuen, eta New Yorkeko marrazki-akademian ikasi zuen. Ikuspegi errealista landu zuen: grafismo garbia, kolore argiak eta xehetasunetarako zaletasuna. Obra nagusiak hauek dira: Sacco and Vanzetti saila (1931-1932) eta Handball (1939).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.