Benazko Finlandia
Wikipedia(e)tik
|
Benazko Finlandia |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Berezko izena | fi: Varsinais-Suomi su:Egentliga Finland |
||
| Gaur egungo herrialdea | |||
| Hiriburua | Turku | ||
Benazko Finlandia, (finlandieraz: Varsinais-Suomi; suedieraz: Egentliga Finland; latinez: Ducatus Finlandiae Meridionalis) Finlandiako antzinako probintzietako bat da, gaur egungo Finlandiaren hego-mendebaldean kokatua. Turku, eta batez ere bertako gaztelua, erdigune zuela antolatu zen Benazko Finlandia Suediar erresumaren barnean. Merkataritzari esker Turku hiriaren hazkuntza azkarrak, irabazi handiak sortu zituen eta mugakide zituen Häme, Ilandia eta Satakunta probintzien bekaizkeria sortu zuen.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Finlandiako Historia
Bikingoak XII. mendean Finlandiara bertatik sartu zirela uste da. Izan ere, bikingoek ez zuten herrialdea suntsitu ezta menperatu ere (beste herrialde batzuekin egingo zuten antzera) eta Finn herriarekin truketan baino ez ziren ibili. Adituek diotenez antzeko arraza eta kultura berdintsuak zituztelako ez zituzten suntsitu eta elkarrekin erlazio onak baina ez zeuzkaten.
Suediak erresuma handi bat osatu zuenean ere, bertatik, herrialde osora zabaldu ziren, Benazko Finlandia, Botniako Golkoa eta Itsaso Baltikoaren muga baitzen. Hurrengo bost mendeetan izandako hazkuntzaren ondorioz, Turku, Finlandia osoko hiri garrantzitsuena bihurtu zen eta inguruko probintziek errezeloz begiratzen zioten merkataritzaren ondorioz mugitzen zen diruari.
1809. urtean, probintzia Errusiaren esku gelditu zen eta XX. mendean, independentzia lortzeko borrokan sartu zen bete-betean. Izan ere, probintzia dirudunetarikoa eta "suediartuena" da, eta ondorioz, SESBen aurka borrokatu zuen.
[aldatu] Armarria
Sakontzeko, irakurri: Finlandiako Antzinako Armarriak
Armarriak Turkuko gazteluaren omenez egin zen, probintziaren erdigune militar eta administratiboa, eta Suediak bertan zuen garrantziaren erakusgarri da ere, bi banderekin suediarrekin.
[aldatu] Ikus, gainera
| Finlandiako Antzinako Probintziak | ||
|---|---|---|
|
|
||

