Benevento
|
Benevento |
||
|---|---|---|
| Campania | ||
|
|
||
| Izen ofiziala | Benevento | |
| Estatua | ||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Campania Benevento |
|
| ISTAT kodea | ||
| Koordenatuak | 41°08′00″N 14°47′00″E / 41.133333°N 14.783333°EKoordenatuak: 41°08′00″N 14°47′00″E / 41.133333°N 14.783333°E | |
| Eremua | 129 km2 | |
| Posta kodea | 82100 |
|
| Biztanleria | 65,977 bizt. | |
| Dentsitatea | 0,51 bizt./km² | |
| [1] | ||
Benevento[1] Italiako hego-mendebaleko hiria (Campania), izen bereko probintziako hiriburua. 62.500 biztanle (2009). Santa Sofia eliza (VIII. m.), XII. mendeko klaustro arabiar batez hornitua. Nekazaritza-gune garrantzitsua (tabakoa).
Historia [aldatu]
Hasiera batean Maleventum edo Maluentum deitua, erromatarrek izena aldatu egin zioten samniten hiri zaharrari, eta Beneventum izena ezarri (K.a. 268). K.o. VI. mendean godoek bizantziarrak egotzi zituzten bertatik (545), eta ondoren, lombardiarrek dukerri ahaltsu bateko hiriburu bihurtu zuten (589). Normandiarrek 1047an konkistatu ondoren, Henrike III.a enperadore germaniarraren esku geratu zen, eta Leon IX.a Aita Santuari eman zion (1052). Benevento Aita Santuen esku egon zen XIX. mendera arte. Italiako erreinuak bereganatu zuen 1860. urtean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Italieraz) Hiriko gobernuaren webgunea.