Benga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bengak etnia afrikar bat dira, bantu taldekoak. Ekuatore Ginea eta Gabongoak dira. Euren jatorrizko hizkuntza benga hizkuntza da, bubi hizkuntzatik hurbil dagoena.

Gaur egun bengak Mbiniko kostalde zati txiki batean bizi dira, San Juan lurmuturra, Mbini ibaiaren eta Batako enklabe azpiritarrak, Coriscoko uharteak eta bi Elobeyak (Elobey Handia eta Txikia).

Ndowe edo "hondartzakoak" bezala ezagutzen dira, Mbiniko Kostaldeko herrietako bat.

Historia eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko historia idatzian portugaldarrekin hauen Afrika mendebaldeko finkapen esklabistetan izandako kontaktu eta elkarlanaren ondoren agertzen dira, bengek ere sistema ekonomiko esklabista propio bat ere bai baitzuten, orohar euren zerbitzari partikularrak pamuak eta nvikoak zirelarik.

Erreferentziarik dagoen talde honetako kide urrien artean Corisco uharteko erregea izan zen Bonkoro I.a nabarmentzen da, 1846an hil zena eta oinordeko bezala bere seme Bonkoro II.a izan zuena, Espainiarekin akordioak lortu zituena 1843an, Juan José Lerena y Barryrekin eginiko konponketa baten ondorioz. Bonkoro II.ak tronutik kendua amaitu zuen, eta gobernu kolonial espainiarrak Santo Tome uhartera erbesteratu zuen eta Munga I.a izan zen errege Coriscon 1848 eta 1858 artean, bere oinordekoa bere seme Munga II.a izan zelarik.