Benigno Aquino III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benigno S. Aquino III.a

Benigno Aquino III.a edo Benigno Simeón "Noynoy" Aquino III.a edo Benigno S. Aquino III.a (tagaloz bɛˈniɡno aˈkino ahoskatua; Manila, 1960ko otsailaren 6a) politikari filipinarra eta Filipinetako presidentea da 2010z geroztik. Herritarrek Noynoy Aquino edo PNoy izenarekin ezagutzen dute.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benigno S. Aquino Manilan jaio zen, 1960ko otsailaren 6an, eta Benigno S. Aquinoren eta Corazón Aquinoren semea da. Benigno S. Aquino aita Ferdinand Marcos diktadorearen aurkako oposizio demokratikoko buruzagi historikoa izan zen. Marcosen diktaduraren ondorengo demokrazia-aldian Corazón Aquino Filipinetako presidente izatera iritsi zen.

Benigno Aquino III.ak Ateneo Manilakoa unibertsitatean ikasi zuen, eta 1981ean graduatu zen Ekonomian. Graduatua lortu ondoren, Massachusettsen, AEBn, erbesteratua zegoen bere familiarekin elkartu zen.

1983an, aita, Marcosen diktaduraren aurka borrokatzeko asmoarekin herrialdera itzuli zenean, hil egin zuten. Diktadorearen aginduetara zeuden indar paramilitarrei egotzi zitzaien hilketa. Corazón Aquinok oposizioko presidentetzarako hautagai gisa borrokan jarraitu zuen, eta 1986ko hauteskundeetan Marcosi irabazi zion.

Bitartean, Benigno Aquino III.ak enpresa-munduan bere ibilbidea egiten segitu zuen.

1987an, ama zuen Corazón Aquinoren gobernuaren kontrako estatu-kolpe saio batean, Benigno larri zauritu zuten; bost tiro jaso zituen.

1993an, Tarlac-en, amaldeko familiaren jabetzakoa zen azukre-lantegi batean, hasi zen lanean.

Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benigno Aquino III.ak gurasoen karrera politikoa segitzea erabaki zuen, eta hainbat kargu izan zituen 1998tik 2007ra arte. 2007an, Filipinetako Senatuko kide hautatu zuten, eta presidente izendatu zuten arte aritu zen kargu horretan. Parlamentari gisa, Gloria Macapagal Arroyo presidentearen gobernuaren aurkako oposizioaren buruzagietako bat izan zen.

2010eko maiatzean, presidentetzarako hauteskundeak egin ziren, eta aurkariekiko garaipen garbia lortu zuen. Aquino presidente izendatu zuten. 2010eko ekainean hartu zuen kargua Aquinok, eta bere aurreko Macapagal Arroyoren agintaldian herriak pairatu behar izan zuen sufrimenduari amaiera emango ziola agindu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benigno Aquino III.a Aldatu lotura Wikidatan