Benito Jerónimo Feijóo
Wikipedia(e)tik
Espainiar idazlea (Casdemirón, Ourense, 1676 - Oviedo, 1764). Haur zelarik sartu zen beneditarren ikastetxean, eta bertan filosofia eta teologia irakatsi zituen luzaz. Denborarik gehiena Oviedon igaro zuen. Bere idaztiek polemika biziak piztu zituzten. Filipe V.ak apezpikutza eskaini zion Ameriketan, eta Fernando VI.ak kontseilari izendatu zuen, bere dotrinen kontrako iritziak debekatuz. Bere emaitza oparoa obra bakar batean bildu zuen: Teatro crítico universal (1727-39); obra horren jarraipena besterik ez da Cartas eruditas y curiosas (1742-60). Estilo sotila erabiliz, bere garaiko kultura-maila jaso zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.