Benjamin Britten
Wikipedia(e)tik
Benjamin Britten (Lowestoft, Suffolk, Ingalaterra, 1913 - Aldenburgh, Ingalaterra, 1976) musikagilea izanzen. F. Bridge eta John Ireland maisuen ikasle izan zen. Opera berritu zuen. Aipatzekoak dira: Peter Grimes (1945), The rape of Lucretia (1946, Lukreziaren bortxatzea), Albert Herring (1947), Let´s make an opera (1949, Egin dezagun opera), Billy Budd (1951), The turn of the screw (1954, Buelta), The prodigal son (1968, Seme galdua) eta The death in Venezia (1973, Heriotza Venezian). Harenak dira, halaber, Requiem (1940) eta Spring (1950, Udaberria) sinfoniak. War requiem (1962, Gerrako requiema) lan bikaina da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.