Benrath lerroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isoglosa nagusienak, Benrath (maken/machen) eta Speyer lerroa (Appel/Apfel)

Benrath lerroa (alemanez Benrather Linie) alemanaren dialektoak banatzen dituen isoglosa da: muga honen iparraldera behe alemana kokatzen da eta hegoaldera berriz goi alemana hedatzen da.

Izendapen hori Düsseldorf hiriaren hegoaldeko Benrath auzoa zeharkatzen duelako darama. "Machen-maken" lerroa gisara ere ezagutzen da, bigarren germaniar mutazio kontsonantikoaren ostean bere azpikaldetik "maken" (egin) hitza "machen" hitzan bilakatu baitzen. Mutazio hau K.o. 500. urte aldera muga honen hegoaldera zeuden herrialdeetan jazo zen; herrialde hauen dialektoak gaur egungo goi alemanan gauzatu dira. Iparraldeko herrialdeen dialektoek berriz ez zuten mutazio honen eraginik jasan, hauetatik ingelesa, nederlandera eta frisiera sortu zirelarik.

Ikus gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]