Beorn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Beorn, Tolkienen legendariumean eta Hobbita eleberrian agertzen den pertsonaia bat da. Forma aldakorreko (edo, literalki, larru aldakorreko) gizaki bat da), hartz beltz handi baten itxura har zezakeena. Nahi zuenean hartz bihurtzeko ahalmenaz gain, Beornek, animaliekin hitz egiteko gaitasuna ere bazuen. Beornidarren kapitaina zen, eta Tolkienen legendariumean agertzen den arraza horretako pertsonaia bakarra.

Oihan Iluna eta Mendi Lainotsuen artean zegoen harizti batean bizi zen, Karrokatik gertu, zurezko etxe handi batean. Behiak, zaldiak eta erleak hazten zituen, eta ezti kremaz elikatzen zen. Berebizi gorrotatzen zituen orkoak, eta, orohar, ezezagun guztietaz mesfidati zen, baina, hala ere, bihotz onekoa zen, Hobbita eleberrian, Gandalfek, Bilbo Zorrozabal eta nanoak hartzea lortu baitzuen. Beornek, Thorin eta honen lagunak elikatu eta babestu zituen, hauek, arranoek, wargengandik salbatuak izan ondoren, Mendi Lainotsuen ekialdeko atetik irten ondoren. Bere etxean ostatu eman zien, baita armak eta janaria ere.

Beranduago, paper garrantzitsua izan zuen Bost Armaden guduan lortutako garaipenean. Gudu horretan, Beorn hartz bihurtuta agertu zen, Thorin salbatu zuen eta Bolgo hil zuen. Gudua amaitu zenean, Gandalfek eta Bilbok, denbora bat eman zuten bere etxean, Eskualdera itzuli aurretik. Mendi Lainotsuen eta Oihan Ilunaren artean zegoen eremu zabal bat gobernatu zuen. Seme bakarra izan zuen: Grimbeorn