Beornidar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beornidar
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak

Beornidarrak, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko gizaki arraza bat da.

Beornidarrak, Rohirrimekin eta Haraneko Gizakiekin lotutako gizakiak ziren. Edainen edo hauen gertuko senideen ondorengoak ziren, eta, beraz, adunaikoarekin eta rohanerarekin lotutako hizkuntza bat hitz egiten zuten. Garaiak eta ederrak ziren, eta Karrokan edo hemendik gertuko tokietan bizi ziren. Eraztunaren Gerran, Pasabide Garaia eta Karrokako ibia, orkorik gabe mantendu zituzten, zerga batzuen truke.

Animaliekin oso harreman ona zuten, eta ez zuten okelarik jaten. Eraztunaren Gerraren ondoren, Beornidarrei eta oihanetako gizakiei, Oihan Beltzaren erdialdea eman zieten.

Tolkienen liburuetan aipatzen diren beornidar bakarrak, Beorn eta Grimbeorn dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]