Beràko Arkua
| Tarracoko arkeologia multzoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iii |
| Erreferentzia (ID) | 875rev |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
| Koordenatuak | 41°10′22.9″N 1°28′07.3″E / 41.173028°N 1.468694°E |
| Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Beràko Arkua (katalanez Arc de Berà) erromatarrek eraikitako garaipen arku bat da, Tarragonatik 20 kilometro inguru ipar-ekialdean dagoena, Roda de Barà herritik gertu. Izena Berako kondearen izenetik letorke.
Barako Arkua, Tarracoko arkeologia multzoaren barneko elementu bat da, UNESCOk Gizateriaren ondare izendatua, 875-014 kodearekin identifikatua.
Ezaugarriak [aldatu]
Arkua, Via Augusta bidearen ibilbidean dago. Ohorezko arku bat da, podio gainean dagoen erdiko gorputz batez osatua, ildaxkadun pilastra faltsuekin apaindua, korintiar kapiteletan amaitzen direnak. Zabalgune bakarra baino ez du puntu erdiko arku forman. Eraikinaren gainaldeak, arkitrabe, friso eta erlaitzez osaturiko taulamendu bat du. Kareharriz egina dago, beharbada, gertuko aztarnategi batean lortutakoa.
Monumentuaren eraikuntza Lucio Lizinio Suraren testamendutik dator, eta Augustoren erregealdian eraiki zen, K. a. 13 inguruan. Kontserbatzen den inskripzioak honako hau dio:
- "Ex testamento L(ucio) L(icinio) L(ucio) f(ilii) Serg(ia tribu) Surae consa [...]".
Uste denez, Augustori edo bere jeinuari eskainia izan zen, baita Tarraco hiriaren agindupean zeuden lurren mugak adierazteko ere.