Berantevilla
|
Berantevilla |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Berantevilla |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Añanako Kuadrilla |
| Alkatea | Amaia Martinez Alfonso (EAJ) |
| Herritarra | berantevillar |
| Koordenatuak | 42°40′57″N 2°51′37″W / 42.6825°N 2.86028°WKoordenatuak: 42°40′57″N 2°51′37″W / 42.6825°N 2.86028°W |
| Eremua | 35,73 km2 |
| Garaiera | 479 m |
| Distantzia | 29 km Gasteiza |
| Posta kodea | 01211 |
| Biztanleria | 494 bizt (2011) |
| Dentsitatea | 13,83 bizt/km² |
| http://www.cuadrilladeanana.es/berantevilla/ | |
Berantevilla Arabako hego-mendebaldeko udalerria da, Añanako Kuadrillakoa. Gasteiztik 29 bat kilometrora dago. Udalerriko herriburua izen bereko herria da, hots, Berantevilla.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Euskaltzaindiak hobetsitako izena Berantevilla bada, Beranturi izena ere maila apalagoan erabil daitekeela zehazten da bere 150. arauan. [1]
Erdi Aroko Donemiliaga Kukulako kartularioan, 1080. urtean, Virantevilla gisa agertzen zen.
[aldatu] Geografia
Berantevilla Ihuda ibaiaren arroan dago, itsas mailatik 479 metrora. Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera luzatzen den haran batean dago kokatuta, hegoaldean Txulato mendia daukalarik. Trebiñuko barrendegiaren eta Miranda de Ebroren artean kokaturik egonik, harreman handia dauka azken hiri honekin.
Udalerriaren baliabide ekonomiko nagusia nekazaritza da. Jarduera industriala ere badauka, gutxi bada ere, Lacorzanillako industrialdean. Hala ere, kontuan izan behar da Mirandatik 5 kilometrora dagoela eta bertan industrien eta hirugarren sektoreko lanpostuen kopurua handiagoa dela.
Garraiobideei dagokienez, errepide eta trenbideen lotune garrantzitsu baten ondo-ondoan dago. Bertatik igarotzen dira A-1 errepidea (Madril eta Irun lotzen dituena) eta N-124 (Gasteiz eta Logroño lotzen dituena), eta Mirandan Bilbo, Irun eta Madril lotzen dituen trenbide-lotunea dago.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Erriberabeitia, Armiñon eta Trebiñuko Konderria.
- Hegoaldean: Zanbrana.
- Ekialdean: Erriberabeitia, Armiñon eta Trebiñuko Konderria.
- Mendebaldean: Erriberabeitia eta Armiñon.
[aldatu] Historia
Berantevillako lurraldeen okupazio-aztarna zaharrenak Vetrusa deituriko erromatar aztarnategian ditugu, Lacorzanilla herrian.
Berantevilla toponimoa 1080. urtean agertzen da lehen aldiz agiri batean idatzia. 1299an hiribildu titulua eman zion Fernando VI.ak. Verantivillako monasterioa izan zen hiribildua sortzeko abiapuntua.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Udalerria zortzi herriz osatua dago:
- Berantevilla (udalerriko herriburua)
- Escanzana
- Lacervilla
- Lacorzanilla
- Mijancas
- Santa Cruz del Fierro
- Santurde
- Tobera
[aldatu] Demografia
| Biztanleak (1900-2000) |
|---|
|
|
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Milagros Duque Vallejo | 1995-1999 | |
| Amaia Martinez Alfonso | 1999-2003 2003-2007 2007-2011 |
EAJ |
[aldatu] Berantevillar ezagunak
- Pedro Urbina Montoya (Berantevilla, 1585 - Sevilla, 1663), praile frantziskarra, Valentzia eta Sevillako artzapezpikua izandakoa.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
- Irailaren 9an Andra Mariren Natibitatearen eguna ospatzen da Berantevillan.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Jasokundearen parrokia-eliza, ganga barrokoak dituena.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Berantevillako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Berantevilla Auñamendi entziklopedian
| Berantevillako herriak | ||
|---|---|---|
|
Berantevilla • Escanzana • Lacervilla • Lacorzanilla • Mijancas • Santa Cruz del Fierro • Santurde • Tobera |
||
|
|||||||||||
